Burua arratsaldeko futbol-partidan

Egiten ari zaren haren kontzientziarik ez izatea izango da denbora galtzeko modurik penagarriena. Esate baterako, burua arratsaldeko futbol-partidan duzula ari bazara bazkaltzen, ez zaude inon, lainoetan ez bada. Seguruenik, etxeko mahaikideentzat aspergarria izango da otordua. Gainera, denbora horretan ez gara bizi izan. Denbora hila da hori. Eta auskalo horrelako zenbat izan dugun bizitzan zehar! Bizi izandakoaren balantze orokorretik deskontatu beharreko denbora da hori.

Kontuak egin ahal bagenitza, a ze sorpresa hartuko genukeen: nire 68 urteotan, agian, ez naiz bizi izan ezta erdia ere, kontzientzia osoarekin bizi izan ez naizen etenaldi horien erruz. Jakina, loarena ez dago deskontatzerik, baldintza fisiologiko horrekin sortuak baikaude, eta berdin, adibidez, klinikan korderik gabe emandako egunak, saihestezinak baitira. Eta, aldiz, soldaduskako denbora ez dago zertan kendurik, denboran horretan ere bizi daiteke bat. Bizitzeko, aski da kontziente izatea, arnasa-kolpe bakoitzean biziaren oparia jasotzen ari garela ohartzea.

Oharkabean eta pilotu automatikoa piztuta bizitzeak dituen ondorioez ari gara hemen, eta esan nahi dugu gauzak egin eta egin ez geratzeak ez duela gehiago biziarazten. Poeta mistiko bizi daiteke askoz ere gehiago, kontenplazio hutsetik.. Errutina gainditu eta egiten ari garenaz ohartze, hori da kontua.

DV, Bai Horixe: 140123, moldatua.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s