Egunero izan behar luke Gabon

 Baina goseak hiltzen daudenak berriro ‘hil’ nahi baditugu, ez dago Gabonik

  “Jesusen haurtzaroko kontakizunek, hitzez hitz leitzen direnean, maila mitikoa gainditu dutenentzat behintzat, konklusio infantil eta onartezinetara iristeaz gain, galdu egiten dute daukaten sakontasun eta aberastasuna. Irakurketa sinbolikotik hurbiltzen bagara, ordea, sekulako argia eta jakinduria eskaintzen dizkigute gure benetako identitateari buruz”.

Bizia, den oro, egunero jaiotzen ari da. Etengabe jaiotzen ari gara denok, Emmanuelen pare gara horretan: harekin bat eginik gaude betidanik, identitate bera konpartitzen dugula. Bihotzari entzutean jaiotzen gara berriro.

Txit arrantzitsua da geure barneko haurtxoari kasu egitea, eta egunero ematea musu; usteko ez duzu, baina eske ari zaizu; galdetu zer duen, berriro jaio nahi badugu.

Baina besteren Golgota aintzat hartu ezean, zaila da berriro jaiotzea. Are zailago, lehendik hotzak dardarka dagoen haurtxoari estufa pizteko zotzik ere opa ez badiogu, hemengo elektrikek, argindarra igotzean, egin duten moduan. ‘Goseak hiltzen daudenak berriro hil’ nahi baditugu, ez dago Gabonik. Berriz ere mitoarekin geratzen ari gara.

Errukiak eta justiziak ez dute aginterik munduan, nahiz eta hitz zuriak bota telebistatik, nahiz eta kanpainak egin, kontzientziak lasaitzeko. Itxura egin eta irudia puztu, baina lagun hurkoa segituan ahaztu. Marxek, Jesusen adiskide handia baitzen, uste zuen produkzio-sistema zela munduko gaitz gehienen kausa. Frantzisko aita santuak bezalaxe, uste zuen ekonomia honek hil egiten duela. Horrela ez dago Gabonik.

Gabon zoriontsua
Urte Berri, aldiz,
etor bedi jantzia
Izarraren argiz.

Bai Horixe, DV:13.12.26, moldatua.

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s