Frustrazioekin bizitzen ikasi

Inor ez dago frustrazioen kontra txertaturik, inork ez dauka immunitaterik. Egia dena da batzuek hobeto jasaten dutela kontrako haizea. Egoera gogorrei aurre egiteko gaitasunari oso izen polita ipini diote psikologoek: erresilientzia. Zer da erresilientzia? Bizitzak ematen dizun kolpeei gogor eustea?

Badira pertsonak, problemen aurrean, berehala lur jota geratzen direnak, tunel beltza baino ikusten ez dutenak, erreakzionatzeko gaitasunik gabeak. Errepika dezagun bizitzak ematen dizkigun kolpeak jasateko gaitasuna dela erresilientzia. Ez dago esaterik erresilientzia handia duenak sufritzen ez duenik, baina ez du jarduten hausnarrean, baizik eta gertatu beharrekotzat jotzen du gertaera. Ulertzen du eta onartzen oinazea eta egoera nekosoak bizitzaren parte direla. Jende gehienak uste du lehen gehiago agoantatzen zela.

Dena den, gizakiak txiki-txikitatik ikasten du frustrazioekin bizitzen eta arantzak eramaten edo bere burua kontsolatzen: Erregeei karabina eskatu nien, baina tiragoma ekarri didate, behintzat, eta! Idazlea izan nahi nuen, baina blogean idazten dut, behintzat, eta! Realean jokatu nahi nuen, baina Eibarren ere gaizki al nago? Kazetaritza ikasi nuen, baina txarra al da Ampon lanpostu bat izatea ere? Etxea erosi egin nahi nuen, baina gutxi al da, garaiotan, errenta ordaindu ahal izatea ere?

Etorriko dira seme-alabak. Akabo zinema eta beste dibertsio batzuk, baina: Seme-alaba eder askoak dauzkagu, behintzat, eta! Hasiko zaizu ilea erortzen eta: Ilerik gabe ere gaizki al nago, ba? Noizbait jubilatuko zara; seguruenik diru gutxirekin eta orduan ere zuk: Hemendik aurrera zenbat behar dugu, ba, guk! Gero herrenak, etxetik irten ezinak eta: Non gaude, ba, etxean baino hobeto?

Bai Horixe, DV: 14.01.09, moldatua.

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s