Elkar maitatu

150510, Pazko Igandea VI, Jn 15,9-17

«Inork ez dauka maitasun handiagorik lagunengatik bizia ematen duenak baino»

 *****************************************************

GARENA IZATEN JARRAITU

Hamabosgarren kapituluan bakarrik, zazpi aldiz azaltzen da laugarren ebanjelioaren autoreak gogokoen duen aditzetako bat: ménein; itzul daiteke ‘egon’, ‘bizi’ edo ‘iraun’ [jarraitu] moduan. –(e)an,/-(en)gan egotea adierazten du, modu iraunkorrean eta egonkorrean egotea, hain zuzen ere, zauden harekin “bat” izateraino.

Aitaren eta dizipuluengan jarraitzen duen kontzientzia du Jesusek, eta dizipuluak horretaz ohar daitezen nahi du, kontziente izan daitezela. Denak jarraitzen du Batasunean jadanik eta betidanik, zeren ez dago ezer beste ezerengandik at. Falta zaiguna da horren kontzientzia hartzea, buruak eraman nahi gaituen engainutik irtetea, Batasun hori aitortu eta bizi ahal izateko. Ez gara irla-zati separatuak; norbaitengan eta norbaitekin gara beti.

Errealitate hori ahanzteak murrizten gaitu egora –gure buruak izendatzen digun identitatera–, eta horrek du uste oker horrekin bizitzearen errua . Egozentrismoa, indibidualismoa, bakardadea, beldurra, antisietatea, haserrea… dira engainu horren lehen ondorioak.

Jesusengan eta Aitarengan egotea gure identitaterik sakonenean esperimentatzea da; identitate ez-duala, beraz konpartitua. Ez dago intimitate handiagorik: sineste eta erlijioek osatzen dituzten “mapetatik” harago —mapa txit baliotsuak sarritan—, “Lurralde” komunean aurkitzen gara. “Aihena” separatuak garela pentsatzeari utzi, eta “mahatsondo” bat egina garela deskubritzen dugu.

Horixe da Bozkario, “inork ken ez diezagukeen” Zeren ez baitago gerta dakigukeenaren baitan, baizik eta garen eta izaki guztiekin konpartitzen dugun hondoa bera osatzen du. Bozkario iraunkorra —bizi daiteke hainbat eratako mugimendu emozionalekin batera— da alaitasuna nahiz tristezia besarkatzen dituen espaziositate ez-duala.

Bozkarioa eta Maitasuna bat dira. “Maitatu eta hortik aurrera egin nahi duzuna”: maxima horretan laburbiltzen zuen San Agustinek kristauaren portaera morala. Ebanjelioarentzat, Jesusen agindu bakarra (Aitaren manamenduak”, “nik agintzen dizuedana”)  maitasuna da.

Eta, guztiarekin ere, aginduen zerrenda bukaezinak ikusiko ditugu manual, doktrina eta predikazioetan; zenbaitetan, gaur koloreak ateraraziko lizkigukeen kasuistika barregarriraino iritsirik.

Bat baino gehiago dira lerratze hori esplikatzen duten faktoreak: talde orok du ordenamendu juridikoaren premia; eguneroko bizimoduko egoera konkretuei erantzuteko premia; kontzientzia “lasaitzeko” premia —beti da errazagoa eta exijentzia gutxiagokoa prezeptu-zerrenda bat betetzea, maitatzea baino—; autoritateak bere aginpidea erakutsi behar du, kontzientziak kontrolatzeko… Motibo horien edo beste edozeinen aurrean, ordea, ona da Jesusen originaltasunera jotzea eta itzultzea: Hauxe agintzen dizuet: maita ezazue  elkar”.

                        www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmediaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s