Kontzientzia okerra edo distortsionatua  

Iruditzen zait kontzientzia oker edo distortsionatu asko dagoela. Baina ni ez naiteke sar inoren kontzientzian. Hori terreno partikularra da. Esan dezakedan gauza bakarra da kontzientzia distortsionatuarekin bizi izan naizela denbora luzean. Eta orain ere ez daukat ziurtatzerik erabat bide zuzenean eta guztiz sanoan dabilenik: gure kontzientzian beti dago “kutsadura”; gauza batean ez baba, bestean. Kutsadura eta distortsioa, normalean, ezjakintasunetik etorri ohi dira.

Kontzientzia zuzena formatu behar genuela esaten ziguten fraideetan. Eta zer da hori? Bada, tradizioz etxean, gizarteak eta Eliza katolikoak inposatzen zizuten moralaren araberakoa. Ez geneukan askatasunik, ez ginen-eta kontziente, eta adinik ere ez formazio hori izateko.

Nola ez zara, bada, distortsioaren mende biziko: esaten badizute beldurra besterik eragiten ez dizun gizon begibakar eta bizar-luze hura Jainkoa dela; esaten badizute lagun hurkoa maitatu behar duzula zeure burua bezala, baina ez badizute esaten lehenik zeure burua maitatzen ikasi behar duzula; esaten badizute forjan ari den langileak, hatza mailukadaz apurtu duelako, “mekauen dios” bat bota eta horregatik infernuaren erdian dagoela; esaten badizute igandero mezatara ez joatea bekatu mortala dela; esaten badizute, salbuespenik gabe, beti obeditu behar zaiela guraso, nagusi, maisu eta apaizei; esaten badizute masturbatzea bekatu mortala dela; esaten badizute daukanari kentzea lapurreta dela, eta, ondorioz, infernura joango zarela, inguruan jendea goseak hiltzen ikusten baduzu ere; esaten badizute gezurrik ez dela esan behar, baina derrigorrez esatera behartzen bazaituzte; esaten badizute bijilia-egunean haragi egosia jatea bekatu dela baina angulak jan “ditzakezula”; esaten badizute…

Gaur egun, adibidez, Munillari oso gutxik sinesten diote sexu kontuan eta, zientzialaria baldin bada, are gutxiago. Orain ez dio axola handirik, nire kontzientziari –badakielako erantzuten– gotzain batek pederastia baino okerragoa dela abortua esan arren, edo Elizak, oraindik ere, homosexualitatea begi onez ikusi ez arren. Baina noizko iristen da hori guztia astakeria hutsa dela ohartzera, txiki-txikitatik ‘domatzen’ bazaituzte?

Horren ondorioa da dena pikotara botatzea, gure belaunaldiko askok egin zuen bezala. Nolanahi ere, hiru irtenbide zeuden: a) men egin, b) errebelatu eta, esan dugun eran, dena pikotara bota, c) ebanjelioa berrinterpretatu [berraurkitu], parabolak [metaforak] hitzez hitz hartu gabe, hizketa sinbolikoa dela ohartu eta mezuari («txikitxo horietako bati egin zeniotena niri egin zenidaten») garrantzia eman, eta ez Jesus kultu-objektu bihurtzeari eta ondorengo “parafernaliari”. Gaur egun, asko dira ‘c’ bidera itzuliak.

Kontzientziak muga bat dauka: ezin diezaiokezu zure morala beste bati ezarri, edota, zure kontzientziak lasai hartuko lukeelako, inor hil, norbere kontzientzia besteei aplikatzea baita hori eta, begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola, guztiz zuzenez bestekoa da. Behar du etika unibertsal bat giza eskubideetan oinarritua, naturarekiko errespetuan ardaztua eta animaliak kontsiderazioan hartuko dituena.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s