ERANSKINA

150517, Jesusen Igokundea, Mk 16,15-20

«Gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira»

*************************************************

PROSELITISMOAREN ARRISKUA

Testu hau ez zetorren ebanjelio originalean (16,8an amaitzen zen), geroagoko “eranskina” da, beste bi sinoptikoak imitaturik eta modu estereotipatu batean, misioaren kontakizunarekin (Mateok bezala) eta igokundearen kontakizunarekin (Lukasek bezala) ebanjelioa amaitzeko.

Markosen originalean ez zen azaltzen berpiztuari buruzko agerketen kontakizunik. Eranskinean (Mk 16,9-20), beste ebanjelio batzuetan azaltzen direnak jasotzen dira, txit labur: Mari Magdalenari, Emausko biei (izendatu gabe) eta Hamaikei (gaur irakurtzen ari garen testuan).

Misioari gagozkiolarik, esanguratsua da zeinen zorrotz defenditzen den unibertsaltasuna, batez ere ohartzen baldin bagara lehen komunitateek puntu honetan izandako polemikaz. Eranskin hori eskribitzen denean, jadanik garbi dute “mundu osoa eta kreazio osoa” direla predikazioaren hartzaileak.

 “Zoazte” hori, bidalketaren testua, exijentzia batekin eta hainbat zeinu sendatzailerekin lotua dago. Atentzioa ematen du zeinu batzuek (exorzismoak, sendaketak) Jesusen praktika bera gogoraraztea; beste batzuek (glosolalia, auto-babeserako mirariak) ez dute erreferente zuzenik ebanjelioan. Seguruenik, sumario bat da, non jasotzen diren sendatzaile-kideen arteko ohiko zeinuak

Exijentziak (Sinetsi eta bataiatzen dena salbatu egingo; sinetsi nahi ez duena kondenatu egingo da) tonu esklusibista dauka, eta oso zaila da Jesusen praktika izan zenarekin uztartzea. Batetik, bataioaren aipamena, ezbairik gabe, geroagokoa da. Jesusek ez zituen bidaliko dizipuluak bataiatzera, baizik eta “Berri Ona” iragarri eta sendatzera (berak egiten zuen bezalaxe). Bestetik, salbazioa ala kondenazioa, bataiatua edo gabea izatearekin lotzeak antz eta itxura gehiago du talde erlijioso baten jokabidearekin eta ez Jesusenarekin.

Ziurrenik, talde erlijioso orok jo du bere burua egia osoaren jabetzat. Beraz, “taldeak proposaturikoa onartu ala baztertzearen baitan legoke salbazioa ala kondenazioa”. Hori bera gertatu zitzaion kristautasun jaio berriari. Baina, nahiko argi dagoela ematen du hitz horiek ez datozela Jesus historikoarengandik, baizik eta islatzen ari direna da gero komunitate haien praktika misiolaria izan zena.

Norbaitek bere burua egiaren jabetzat sentitzen duenean, ulertzekoa da misioa entusiasmo eta maitasun handiz bizitzea…, nahiz eta ez den kontziente ematen duena ez dela egia, egia-ustekoa  baizik.

 “Egia” “ustearekin”  identifikatzeko engainuan erortzen garenean, saihestezinak dira fanatismoa eta proselitismoa, nahi den guztia disimulatzen saiatuta ere.  Aldiz, engainua gainditzean, “Ebanjelioa mundu osoari  aldarrikatzeko” misioa ez dago ulertzerik proselitismo moduan, ezta “Elizatik kanpora salbaziorik ez dagoela” uste izanda ere. Ez da, gure egia, gurekin fedea konpartitzen ez dutenena baino  “osoagoa” dela presumitzea ere, eta, ondorioz, pentsatzea ahaleginak egin beharko genituzkeela gure federa “ekartzeko”. Horrek adierazten du, gutxienez, paternalismo arriskutsua eta, tamalez, sarritan azaltzen da “ebanjelizazio berriaz” hitz egiten denean ere: egiaren jabe direnak “urrundu” direnen atea joka hasten dira. Ez da harritzekoa jokabide-mota hori higuingarria suertatzea gaurko kontzientzia modernoari, eta uste eta nahi diren ondorioen kontrakoak izatea.

Tranpa horietatik urruntzean, misioa ez daiteke izan Jesusen proposamenaren eskaintza apala baino, eta beste batzuekin elkarrizketa nahi duen proposamena, ase-betetasunean bizitzen lagunduko diguten mapak eskaintzeko.

Igokundearen formulak estereotipatua ematen du, baina esanahia garbia da: garena ez da hiltzen, baizik eta iraun egiten du Jainkoaren barnean “sarturik”.  Horregatik, oso egokia iruditzen zait komentatzen ari garen testuaren konklusioa:  “Jaunak ziharduen haiengan”. Ez dago bestela izaterik: denok gaude beste guztiengan. “Jauna —Ni-Naiz , denok konpartitzen dugun azken identitatea—,  da nigan eta beste guztiengan diharduena.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmenidaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s