“On eginez igaro zuen mundualdia”

Hori esaten da Apostoluen Eginetan (Eg 10,38) Jesusi buruz. Baina penagarria da, horrenbeste teologia idatzi beharrarekin, haren mezuarekin gertatu dena. Teologia-mota horrek eta Elizaren Magisterio zorrotzak ilundu egin dute Jesusen mezua, galarazi egin dizkiote zuen freskotasuna eta sakontasun gizatiar edo gizabidez jantzirikoa. Justuak izateko, esan dezagun galarazi ez, ezkutarazi, eta berraurkitzen lana ipini.  Penagarria, era berean, mezuaren ordez, ‘sinestea’ eta ‘erlijioarekin konplitzea’ zela beharrezkoa buruan sartzea.

Jesusen ezagugarri nagusiak —teologiak emandako janzkera eranztean—, hauek dira: gizon marginala, ibiltaria, behartsuen adiskidea, estatu maila baxuenean kokatua ber borondatez, teologo eta aginte erlijioso ofizialekin gatazkak izan zituena, gurutzean hiltzera kondenatua bere koherentziagatik, gauza guztien gainetik bakeko pertsona, eta den guztiarekin bat sentitze zena: “Aita eta biok bat gara” (Jn 10,30). Grafikoki esateko, erlijioaren jainkoak Jainkoaren Jesus hil zuen.

Jakinduriaren harribitxia hurrengoa. Bazen arau bat, ziotenez “Jainkoak emana”, larunbatetan sendatzea debekatzen zuena. “Zer dago permititua larunbatean: on egitea ala kalte egitea? Eta gero: “Ez da gizakia larunbatarentzat, larunbata gizakiarentzat baizik” (Mk 2,27).

Autoritate erlijiosoak [hierarkiak], sarri askotan, egiten duten tranpa handietako bat hauxe da: Jainkoaren izena erabili, bere boterea sendotzeko. Zenbat ea gehiago goratu Jainkoa orduan eta indartsuago ikusten dute beren boterea. Gizadiaren gidaritzat hartzen dute beren burua, eta kontzientzia distortsionatuak sortu.

Ezinbestekoa da Jesus errekuperatzea, berraurkitzea, historian zehar jantzi dizkioten arropa astun horiek erantzi, harekin zerikusirik ez duten hainbat izen eta tituluren mendetik libratu, eta domestikatu eta ezkutaturik eduki duten tenplu eta instituziotik atera. Zer esango ote luke Jesusek berak, ikusiko balu, haren izena erabili ohi duela Elizak bere portaera dogmatiko eta hertsiak justifikatzeko? Nola da posible erlijioa hain gogor salatu zuenaren gorpu gainean beste bat are hertsiagoa eraikitzea?  Zer pasatu da Jesusen benetako ondarearekin, teologia eta sineste guztien gainetik zegoen legatuarekin? Zergatik geratu da instituzio batera lotua eta mugatua hain pertsona unibertsala, instituzio hori hain esklusibista eta dogmatikoa izanik?

Zer da Jesus guretzat? Nola konektatu haren intuizio originalarekin? Nola lortu haren jakinduriak elika gaitzan? Kontzientzia mitikoarentzat, Jesus zerutik jaitsi zen, gizakiak Jainkoari egindako hobenak gurutzean ordaintzera. Izaki separatu moduan aurkezten digu Jesus eredu mentalak. Emaitza begi-bistakoa: Jesus zerutik dator, gugandik separatua eta bakarra da, eta “bi izate edo izaera dituena (Jainkoa eta gizakia) pertsona bakarrean”.

Kontzientziaren eboluzioari esker, ordea, gaur hurbil gaitezke Jesusengana askoz ere ikuspegi zuzen eta egokiagotik. Eta emaitza berria hau da: argitasuna, irekitasuna, askatasuna eta batasuna.

Aldaketaren bat proposatu denean, berrikuntzaren bati heldu zaionean (sarritan Elizan bertan), “Ze, Jainkoa aldatu egin al zaigu, ala?”, botako dizu zenbaitek, ironiko. Ez, Jesus ere ez da aldatu. Gertatzen dena da historian zehar aldatu eta desitxuratu dela haren irudia, eta orain egin behar duguna da jatorrira jo.

(Cf. CRISTIANOS MÁS ALLÁ DE LA RELIGIÓN (E. M. Lozano).
Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s