Deskripzio txiki bat (oro har, deskripziozko testua)

Eta urteak nahi, egun bakoitza eternitate osoa bezala bizitzen laguntzen dutelako      

Ondo gogoan dut haren fisonomia, gaztea zelarik. Iharra zen, eguzkiak eta segak izerdia janda. Besoak eta lepo ingurua, borobilean, beltzaranak, elastiko hutsetan jarduten zuelako gurdia kargatzen eta belar-metak egiten. Ile singlea zuen, baina aski ugaria. Hala eta guztiz, orduan ere, bakandutakoan bezalaxe, txapela erabiltzen zuen buruan. Hala zen usadioa. Zilborrean mehe, beti. Uhalezko gerrikoaren herena soberan. Hori igandeetan. Astegunean, mahonezko galtza urdinak janzten zituen, trapuzko gerriko beltzez ondo estuturik, titiko haurra faxaz lotzen zen eran. Erretzailea. Batera botatzen zuen kea, ahotik eta sudurretik. Estatura normala: 1,75 m.  

Izaera lasaia, berez. Haserretzen zenean, urtxintxa-begiak. Indarra erruz eta segari ona. Tratu errazekoa, normalean. Muslari txarra. Euskarazko liburu zaharren adiskidea. Idiak eta uztar-behiak hezten esku onekoa. Itaurreko beharrik gabe lurrak konpontzen ganaduekin problemarik ez. Titulu eta medailarik gabeko mendizalea. Lagunartekoa, baina edozeinen lagun ez. Gauzak esaten eta isiltzen dakiena. Inork esaten al du dena?

Ipuin, pasadizo eta bertso zahar asko zekizkien. Batzuetan bertsopaperak ferian erosten zituen, igande-bazkalondoan, familia osoaren aurrean, ozen, kantatzeko. Jentilen ipuinak, sarritan, edo Fernando Amezketarrarenak. Ziur nago Txanogorritxo ez zuela ezagutzen. Pasadizoak: aitonarenak, asko eta asko. Bertso zaharrak: Xenpelarrenak eta, batez ere, P.M. Otañorenak. Hamar laguneko audientzia ziurtatua zeukan igandero.

Trenak egiten jardun zuen denbora luzean. Hobeto esan, trenak egiten ziren fabrikan, hainbat lan mota diferentetan. Ezagutu zutenek eta lankide izan zirenek esaten dutenez, lagun ona, ‘tarea’ azkar egiteko. Handik kanpora, bertsoa eta lagunartea izan ditu gogoko. Horretan enplegatu du bizitzaren parterik handiena.

Atzo begira egon nintzaion, ilobak autoan kalera eraman zuen arte, lagunekin elkartzera. Etxeko atarian zegoen eserita, jertse lodi batez babestua, Nañarriri begira, Etxaburuko belarrei kasurik egin gabe. Txapela buruan, zintzo eta leial usadioarekiko, eta buru soila babesteko. Makuluak esku banatan, ‘anparoak behartuta’, Artxanberriren bertsoan bezala. Janak eta edanak kalte egindako itxurarik ez. Hori bai, lehen ‘indarrrera’ joaten zitzaion jana, orain ‘egonera’. Urteak bizkarrean, urtean hanketan, urteak… Eta urteak nahi, egun bakoitza eternitate osoa bezala bizitzen laguntzen dutelako.

Oharra: oro har, deskripziozko testua, nahiz eta, tarteka, azalpen-testuarekin nahas litekeen; badago argudiozko esaldiren bat edo beste ere.

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s