Lehen eguna: igandea

150524, Mendekoste Jaia, Jn 20,19-23

«Bakea zuekin»

*********************************************

ESPIRITUAK GURE ABURUETATIK HARAGO ERAMATEN GAITU

Tomasen eszenarekin luzatzen den katekesi honetan, datu esanguratsuak  aipatzen dira. Bi agerraldiak “asteko lehen egunean” gertatzen dira. Horrekin bi gauza adierazi nahi zaizkio irakurleari: piztuera “kreazio berri bat” da, eta agerraldiak igandean gertatzen dira, eukaristiaren ospakizun komunitarioaren edo “ogi-zatiketaren” egunean. Horrekin, gonbidapen hau luzatzen da: Berpiztua eukaristia konpartituan deskubritu. Hain zuzen, Tomasek ez du “ikusten Jauna”, han ez delako, komunitaterik kanpora delako.

Jesus, “ilunabarrean” eta “ateak itxita direla” agertzen dela dio. “Beldurrarena” geroagoko eranskina da; hasieran ez zen Berpiztuaren presentziaren izaera ahaltsua nabarmentzeko modua baino. Ikusarazi nahi da Berpiztuaren “gorputza” lege fisikoen gainetik dagoela: hormak “zeharkatzeko [alderik alde pasatzeko] kemenarekin, gorputz hori ez dago ikusi eta ukitzerik.

Gainontzean, Berpiztuaren esperientzia, errealitate espezifiko eta fededunarentzat funtsezko direnekin uztartua dago: bakea, misioa, barkamena eta Espiritua.

Bakea (shalom) da Berpiztuaren agurra, jaiotzakoan aingeruena zen modu berean. “Bakea, gizakiari, Jainkoaren maiteari”. Bakea osten digun gauza bakarra buru [mente] ez-behatua baldin bada –buruaren hausnarra–, begi-bistakoa da Presentzia honako bake honen sinonimoa dela: “pentsa dezakegun guztia gainditzen duena” (Filp 4,7). Ez da harritzekoa, Testamendu Berrian, Jesusi “gure bakea” esatea (Ef 2,14) eta Paulo, behin eta berriz, “bakearen Jainkoaz” mintzatzea (1 Tes 5,23; Rom 15,33; Filp 4.9).

Berpiztuaren esperientziak, bestalde, misiora egiten du dei, Jesusen jardunbidearekin guztiz bat datorren misiora: “Aitak ni bidali nauen modu berean bidaltzen zaituztet nik ere zuek”. Misioaren ardatza ez da bizia komunikatu eta faboratzea baino, bera (Jesus) “bizia izan dezaten, bizia ase-betetasunean izan ere”  etorri baita (Jn 10,10).

Misioak ez dauka zerikusirik proselitismoarekin eta ez da jaiotzen norbaitek bere burua egiaren jabetzat jotzen duelako. Hori baino askoz ere sakonagoa, dohainekoa eta jabetasunik gabea da. “Bidalia” sentitzea da, besterik gabe, geure burua “bidetzat” aitortzea; horri esker espresatzen da Bizia. Horrexegatik, ez dago jabetza eta espektatibarik; Biza izan dadin lagatzen  da. Hori dela eta, planteatzen ari garen moduan planteaturik, “bidalia” senti daiteke, bakar-bakarrik, egoarekin identifikatzeari utzi diona, harengandik askatu dena. Egoa ez daiteke inoiz ere bizi “bidali” moduan, nahiz eta hori aldarrikatu, zeren bere ezaugarria da egozentraturik bizitzea, justu bide izatearen kontrakoa.

Berpiztuak bere Espiritu propioa komunikatzen du. Ebanjelioaren irakurleak badaki horixe zela  Jesusek hil aurretik egindako promes handietako bat . “Bere hatsa haiengan jariatuz” –lehen gizakiaren sorrera kontatzeko erabiltzen diren hitz berak: “Gure Jaun eta Jainkoak gizakia lur-hautsez egin zuen, sudurrean biziaren  hatsa jariatu zion, eta gizakia izaki bizidun bihurtu zen” (Gn 2,7)–, eta bere Dinamismo propioaren jabe egiten ditu, bere Bozkarioarena ere bai; baita bizitza osoan zehar animatu zuen Espirituaren partaide ere.

Eta Espirituaren dohain horri esker, dizipuluak munduaren “epaile” bilakatzen dira. “Bekatuak barkatu eta barkamena ukatu” ideiak sinoptikoen “lotu eta askatu” tradizioan oinarritzen dira. Teologoak bat datoz, eta diote Trentoko kontzilioak egin zuen irakurketak –hitz horietan barkamen-sakramentuaren sortzea ikusi baitzuen– interpretazio dogmatikoa dirudiela, testuak adierazi nahi duena baino askoz aurrerago doala.

Jesusen “testamentu espirituala” (13-17 kapituluak) deiturikoan agertzen den ildo beretik, non hitz egiten den munduko engainua desmaskaratzen duen “egiaren Espirituaz”, hor ere aitortzen zaie dizipuluei, egiaren Espirituaz jantzi direlarik, egiazkoa eta gezurrezkoa bereizteko ahala.

Baina horrek ere ez gaitu behartzen sineste “ortodoxoak” liratekeenei buruzko debate berriari ekitera –sarritan gertatu den eta gertatzen den eran–, baizik eta egin beharrekoa da gainditu, deskubritu delako Egia, beti, sineste horiek baino harago egongo dela. Egia ez daiteke izan fede-objektu; Egia izan egin daiteke soilik.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s