Hainbeste sinetsi beharrarekin, azkenean ito egin ginen

Nagusiki, erlijioaren bidez heziak eta domestikatuak izan ginen. Erlijioaren bidez esplikatu ziguten dena: kreazioa eta kreatzailea, mundua eta bere historia eta gizakia eta bere eboluzioa. Erlijioak ezarritako moralean, etika unibertsalarentzat zirrikiturik txikienik ere utzi gabe, oinarritu zen gure jokabidea, eta erlijioak emandako esperantzarekin bizi izan ginen.

Debeku, errepresio, sari-zigorren joko eta errudun-sentimenduaren sufrimenduan oinarrituak zeuden guri esplikatu zitzaizkigun erlijioa eta jainkoarekiko erlazioa. Hainbeste gauza zegoen sinetsi beharra, azkenean ito egin ginen. Jakina, kritiko izateko inongo posibilitaterik gabe sinetsi ere! Beste garai batean eta beste garai bateko gizakiarentzat eskribitua zegoena ezin genuen irentsi bere horretan. Akainaren efektua nozitu genuen: akaina odol gehiegi edanda lehertzen den bezalaxe, lehertu egin ginen gu ere.

Karikatura ez bada, horra historiaren parte handi bat, laburbilduta.

Krisia nozitu bagenuen, horrekin batera gogoetarako aukera berria ere heldu zen. Logikak bide hau eskatzen du: krisia erlijiosoa baldin bazen, lur-hondo horretan egin behar genuen indusketa. Elizaren hitza baldin bazen erlijioaren sostengua, mezu hori kritikoki aztertzea da lehenengoa.

Ikusi duguna da, suabe esateko, guri transmititu zaigun ikuspegia ez dela zuzena. Hizkuntza sinboliko eta metaforikoa, guztiz aberatsa, literalki hartu dela, egungo paradigma kulturalera eta kontzientziaren eboluzio-mailari begiratu gabe, edo egungo ‘hizkuntzara’ itzuli gabe. Ikusi duguna da goitik beherako teologia egin dela, Jesus historikoa aintzat hartu gabe edo oso axaletik hartuta. Erlijioak Jesus kultu-objektu bihurtu duela, haren benetako mezua baztertuta.

Ikusi duguna da gizakiak baduela beste dimentsio bat erlijioaren gainetik: dimentsio espirituala, eta horrek ez duela inor baztertzen, baizik eta integratu, fededun izan ala ez. Ikusi duguna da ez dagoela geroaren esperantzan zertan egonik –ezperantza = gabezia–, presentea da denbora erreal bakarra, eta burua isiltzea aski da presentean kokatzeko. Ikusi duguna da kontzientzia hutsa garela, identitate konpartitua dela gurea; denok sare batean bezala elkarturik gaudela. Bat gara DEN guztiaren Misterioarekin. Hori konprenitu eta egoa integratu eta transzenditzean, eta ez boluntarismo hutsez, sortzen da jarrera egokia, solidaritatea, enpatia eta errukia bizitzeko, eguneroko problemei ihes egin gabe.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta, General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s