“Zuekin naiz”

150531, Hirutasun Santuaren jaia V, Mt 28,16-20

 «Jakizue ni zuekin izango naizela beti, munduaren azkenera arte»

 *************************************************

 GARENA GOZATU

Jesusi, idazkiaren hasieran, eman zion izen bera emanez amaitzen du Mateok ebanjelioa, Isaias profetaren testuan oinarriturik (7,14): «Birjinak semea izango du, eta  Emmamuel ipiniko dio izena (Emmanuel izenak “Jainkoa gurekin” esan nahi du)». (Mt 1,23).

Ebanjelariarentzat, Jesus, hasieratik amaieraraino, “ni zuekin naiz” da (Emmanuel). Ez zezakeen aurki konfiantza handiagoa emango zuen espresiorik.

Zeren espresioaren sakontasuna mila aldiz handiagoa da, hitzek adieraz lezaketena baino. Buruak –ezinbestez bereizlea– “egotea” ere separazio-moduan ulertzen du, erlazioan ahalik eta intimitaterik handiena ipintzen saiatzen bada ere. Errealitatea, aitzitik, arrunt diferentea da. Ez da ondoan dagoenaren edo doanaren presentzia izatea, baizik eta ‘hura bera’ izatea.

Pertsonarteko erlazioan, esperientzia ez-dual estuan bizitzeko aukera oparitu zaigunean, erraza da espresio horren edukia atzematea. ‘Gainazaleko diferentziak ukatu gabe, bat eta bera gara’, nire bi eskuek elkar hartzen duen modutsuan –eta batak bestea bizi duen eran–, gorputz bakar eta bera bezala.

Pablo Neruda poeta handiak honela kantatzen du: «Eta ordutik ni naiz, zu zarelako, / eta ordutik zara, naiz eta gara, / eta maitasunagatik izango naiz, izango zara eta izango gara». Hitzak ez daitezke urrunago iritsi; burua ere ez. Ez dago besterik, burua isilarazi eta konektatu, forma ez-mediatuan, izaki guztiekin konpartitzen dugun Errealitate ‘bat’ horrekin. Eta, hor egonik, berriro entzun Jesusen hitzak: «Ni zuekin naiz egunero».

Saiatzen zarena saiatzen zarela, hitz horiek mentalki ez dituzu prozesatuko, ez zaitez ahalegindu esanahia ‘harrapatzen’. Hauxe baino ez egin: utzi zure barnean oihartzun-soinu izaten, isiltasun osoaren erdian, eta utzi zeure burua hitzek seinalatzen duten Osin handian murgiltzen (Ase-betetasuna den Hustasunean)

Sentitu dena gelditu egiten dela; Presentzia baino ez da geratzen, presentzia konpartitua, beti salbu, eta jakinduria eta ekintza ororen iturri.

Ez ezazu bururik hauts ezer ulertzen, ezer egiten, ondoriorik ateratzen, ezer aurreratzen… Bakar-barrik dasta ezazu –pentsamendurik gabe– hor oparitzen zaizuna. Egon, jarrai, atseden hartu… horrekin konformatu. Eta ziurtasun osoa izan gainerakoa, gainerako guzti-guztia, ‘gehigarri emango zaizula’ (Mt 6,33).

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s