Ekonomizismoaren ajeak

Ekonomizismoa ez da ekonomia, baina ekonomistarik gehienak, adituen hitzetan, ekonomizistak dira

Ekonomizismoa ez da bakarrik dirua gehiegi baloratzea, baita balio ekonomikorik ez duen guztia “lurperatzea” ere. Edo bizitzeko funtsezkoak diren gauzei prezioa ipintzea; adibidez, urari. Momentu honetan, ba omen dira ekonomistak Lurraren balioa kalkulatzen dihardutenak.

Ekonomizismoa ez da ekonomia. Baina, adituen hitzetan, ekonomistarik gehienak ekonomizistak dira. Filosofiaren adar bat omen zen garai batean ekonomia. Gizakiaren beharrak ahalik ongien betetzen laguntzea zen bere egitekoa. Gero, ordea, boom neoliberalaren ondotik, pertsona indibidualak eta gorporazioek gero eta diru gehiago nola eskuratu aritu da aztertzen ekonomia; horien zerbitzuan egon da, aspektu komunitarioei bizkar emanik.

Ez da egia gizakiaren helburu bakarra dirua irabaztea denik, nahiz eta gaurko planteamendu ekonomizistek horra bultzatu, gehiengoaren kaltetan eta gutxi batzuen mesedetan. Gizakiaren benetako xedea, eta bizidun guztiena, zorionez asetzea da. Jakina, horretarako, oinarrizko premiak beteta eduki behar dira. Behar da inguru atsegin bat ere, gainera gizakiak bere sormena landu behar du, biziraute hutsa ez da ongi ezkontzen duintasunarekin; eta hor ere ez dago dirua baztertzerik.

Hortik aurrera, batzuen gehiegizko dirutza eskandalua da; batez ere, beste batzuk goseak hiltzen dauden bitartean. Hutsa litzateke, gainera, biziari edo bizimoduari ezer positiborik erantsiko balio. Esaldi herrikoi honek adierazten du ederki:  «Orain artekoak, denak hemen utzita joan dira, eta hemendik aurrerakoek ere hala joan beharko dute». Jakinduriak gainezka dagoen esaldia eta aintzat hartu beharrekoa, baina ez dugu ikusi nahi.

«Ez dugu ikusi nahi» diot, zeren deformazio ekonomizista ez da goikoen kontua bakarrik; behean ere jende asko dago ideia horiek barneratu dituena. Zer ikasketa egiteko gomendatzen die maisuek neska-mutikoei? Bokazioaren kontua joan zen pikotara. Sarritan entzunak gara «Ez da ogiz bakarrik bizi gizakia», eta hori ere ahaztu zaigu.

José Luis San Miguel de Pablosek dioen eran, zenbat eta karrera produktiboagoa ikasi, orduan eta “bizi gehiago”. Ekuazio hori egiten du jendeak. Eta zer da bizi gehiago izatea? Badirudi hiru gauza hauek direla: ondo jan eta edan, ongizatea eta plazera, eta bizia luzatu eta heriotzatik urrundu. Beraz, giro horretan murgildurik dago gaurko gizakia, benetako premiak zein diren ez jakiteraino pobretua. Ez gara kontziente nora goazen; agian, zeharo lur jotakoan hasiko gara ohartzen.

Bai Horixe, DV: 150528

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s