Hau ni naiz

 

150607,  Corpus Christi Jaia, Mk 14,12-16.22-26

«Benetan diotsuet: ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren Erreinuan ardo berria edan arte»

**********************************************************

EUSKARISTIAREN BIHOTZA ENTREGA DA

Jesusen azken afaria. Zer esan nahi ote dute suildun gizonak eta prestakuntzaren inguruan darabilen hizkuntza enigmatiko horrek guztiak? Ezin antzeman. Zenbaiten ustez “klandestinitatearekin” du zerikusia, pertsegituekin gertatzen den eran. Beste batzuek, hainbat sinbolismo ikusten dute. Pentsa dezagun, zentzuzkoena hori izango da-eta, testu horren irakurketa egoki eta zintzoa egiteko ez daukagula behar beste datu.

Pazkoaren (arkumea hiltzen zen garaiaren) benetako zentzua erakustea da ebanjelioaren autoreari axola diona; haren hitzetan, Jesusengan gauzatuko da Pazkoa. 

Pazko judutarrean (pesaj), ‘pasoa’ (hitzez hitz, ‘jauzia’), Egiptoren morrontzatik askatasunera igarotzea esan nahi du. Afari batekin ospatzen zen hori, eta afari horretan arkumea jaten zen. Egun horri loturik, ‘pazkoa berria’ beregan gertatzen dena bezala aurkeztu du Markosek Jesus: zaharretik berrirako ‘pasoa’, heriotzatik bizirako ‘pasoa’. Eta otordu baten testuinguruan kokatzen du.

Otordua konpartitzea, adiskidetasun- eta intimitate-seinale garbia zen. Solidaritate-sentimendua sortu eta indartzen zuen konpartitzen zutenen artean. Ebanjelioaren arabera, Jesus sarritan ikusiko dugu hainbat talde ezberdinekin otordua konpartitzen, bereziki “bekatari” kontsideratuak zeuden pertsonekin. Nahiz eta horrek irain eta kondenak ekarri autoritate erlijioso eta lege-maisuen aldetik, iragartzen zuen Jainkoren Erreinuaren espresio moduan bizitzen zituen “lagunarteko” otordu horiek.

Baina afari horretan badago beste zerbait gehiago. Berehalako amaieraren marko horretan, bere heriotzari ematen dion zentzua azaltzen ari zaigu Jesus: biziaren eskaintza. Bere taldeko batek “entregatuko du”, baina, zinez, bere burua “entregatzen du” Jesusek, bizi-itun edo -aliantza moduan.

Ogiarekin, ‘bedeinkazioa’ (eulogia) esaten du, judu-ohituraren arabera, hitz hauei loturik: «Hartu, hau nire gorputza da». Arameo originalean, seguruenik, hitzok honela izango ziren: «Hartu, hau ni naiz». Izan ere, ez du esan nahi gorputzaren ‘materialtasuna’ –geroko teologia mota batek esan ohi duen bezala–, ‘pertsona osoa baizik’. Gorputza eskaintzeak pertsona osoa eskaintzea esan nahi du. Ogia jateak, beraz, Jesusekin ‘komulgatzea’ esan nahi du, –hura eta haren mezua harturik erreferentzia eta bizi-irizpidetzat– eta harekin elikatu/indarra hartu.

Jarraian, kopa hartzean (ez du esaten “bedeinkazioa” baizik eta “esker-egintza”, eukaristia izendatzeko formula greziarra), hitzok erabiltzen ditu: «Hau nire odola da, aliantzaren odola, guztien alde isuria».

Odolak ere pertsona osoa esan nahi du, pertsona heriotzaren eskuetan. Eta ‘aliantza’ berria sinbolizatzen du; Sinaiko aliantza ordezkatzen du. Baina eszena, Mercedes Navarrok dioen eran, “urrun dago normalean eman ohi zaion esanahi sakrifizialetik; bada, kopako edariak hau inplikatzen du: komunioa ‘bedeinkazioan’; ‘esker-egintzan’, kasu honetan.

‘Eukaristia’ terminoak ‘esker-egintza’ esan nahi baldin badu, keinu horren edukia –zeinen bidez Jesusek espresatu zuen biziari eman zion zentzua eta heriotzari eman nahi ziona–, hitz batean kondentsatzen da: entrega [eskaintza]…, bizia emateraino.

                              www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s