Oroitz oroitzen

Joxeren gizatasunak eta Martinaren etxetiko presentziak betetzen zuten, batik bat, eliza

Gabirian izan ginen igandean. Beti bezain eder hura. Beti bezain goi eta garai. Plaza inguru eta eliz atari txukunagoak gutxi. Zeru-ertzean mendiak muga: Aizkorri aldea; Aralar, Txindoki buru dela. Tartean sail eta sakon handiak: belardi, ‘soro ohi’ eta baso, eguzkiaren begirada gozoaren pean.

Bertso saio edo elizkizunean izan gara, ia beti, Gabirian. Maiatzaren 31koa ere ez zen izan salbuespen. Oroitz oroitzen izan ginen. Duela gutxi Bartzelonan istripuz hil den herriko seme eta musikari trebea da Oroitz.

Elizatik ekin genion Oroitzen oroitzapenari. Joxeren gizatasunak eta Martinaren etxetiko presentziak betetzen zuten, batik bat, eliza, semea galdu izanaren hutsunea duintasunez jantzirik. Eta anaia Aimar, eta honen emaztea, eta hauen bi alaba aingeru antzeko, eta osaba-izebak, eta lehengusuak, eta lagunak, eta… Trinitate Santuaren batasuna bera baino batuago denok, joan den igandean Gabiriako elizan, Oroitz oroitzen, eta hark: «Ni zuekin naiz egunero».

Lagunarteko bazkaria, gero, Osinalde elkartean, presentzien eta absentzien artean distantziarik gabe. Oroitz bera biziak aurrera jarraitzen duela oroitarazten, eta utzi digun herentzia banatzen, banatzeko asko baitu Oroitzek. Haren bidez uzta ugaria eta mardula eman du biziak.

Biziaren aurrean, planteamendu filosofiko honekin kokatu zinen, Oroitz: errutinaz soilik ez da bizi gizona eta garrantzitsua da bihotzaren deiari erantzutea, bokazioari jarraitzea, fama eta arrakasta ekonomikoari baino barnean dugun espirituaren indarrari gehiago begiratuta, sakrifizioak sakrifizio. Musikaren iturritik ase gaituzu, zenekiena konpartitzen ikasi baitzenuen artearekin batera. Horrela jokatzean, identitatea ere besteekin konpartitzen da, pertsona moduan haziz. Soinua ez zen medio bat zuretzat, bere baitan xede baizik, premia existentzialekin baino esentzialekin lotuago.

Bestetik, txokokerian galdu gabe, jaioterria berdin maita daitekeela kanpora irtenda erakutsi diguzu. Edo, beharbada, hobeto. Nire partetik, euskaldun unibertsalen zerrendan zaude, bikaina baita egin duzun ekarpena. Gabiriako ‘Urrezko Danborra’ zuretzat!

Ederra, ‘Txindata’ Musika Eskolak eskaini zizun kontzertua. Merezitako txalo- zartadak jaso zenituen eskolakoekin batera. Dimentsio tenporal eta espazialaren gainetik hantxe zeunden-eta. Amaitzeko, ‘Makilari’ aldizkariko esaldi bat: «Oroitz, eredugarria izan zara jende-mota anitzarekin erlazionatzeko garaian».

Bai Horixe, DV: 150604

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s