Mostaza Hazia

150614, XI. igandea, denbora arrunta, Mk 4,26-34

«Zerekin aldera dezakegu Jainkoaren Erreinua?»

*********************************************************

BIZIA GARA, ITXURA PARTIKULAR BATEAN

Markosen ebanjelioan ez dago parabola askorik. Badirudi Markosek Jesus ‘eginez’ azaldu nahi digula. Horregatik ageri dira mirarien kontakizun asko eta Maisuaren “diskurtso” gutxi.

Guztira, bederatzi parabola baino ez datoz, laburrenak kontatuta ere. Horietatik bi besterik ez dira bereak bakarrik (esklusiboak). Esanguratsuenak 4. kapituluan daude; horkoak dira gaur komentatzen ari garen biak.

Haziaren dinamismoaz ari zaigu Jesus: itxura gorabehera eta oztopoak oztopo, landarea aurrera ateratzen da, espektatiba guztien gainetik.

Ororen barne dinamismoaren ziurtasunak esplika dezake parabola guztietan ikusten den konfiantza patxadatsua bezain  irmoa, Jesusen mezu denetan ikusten den berbera.

Buruak separazioak ezartzen ditu etengabe. Objektu sail eta banakatuen batura hutsa dela errealitatea sinestarazten digu. Eta hor dabil, hautematen duen guztia zatikatu, analizatu eta argi eta garbi definitu arteko onik gabe

Aski da, ordea, buruarengandik apur bat aldentzea engainuaz ohartzeko. Zinez eta egiaz, ez dago ezer beste ezerengandik separatua. Eta buruak katalogatzen dituen objektu-sail mugagabeak ez dira errealitate bakarraren ‘forma’ diferenteak baino.

Gure buruak nahi duen guztia esan dezake, baina haziaren dinamismoa ez da diferentea hazi-ereilearekiko. Ororen Sorrera, ororen indar. Monika Cavallek dioen eran: «Gugan bizi da, gure arnasan arnasten du eta berak eragiten dio gure odolaren isuri erritmikoari; barre egiten dugunean barre egiten duen hura eta dantza egiten dugunean dantza egiten duen hura; gure suminduran eta desioan kiskaltzen jartzen dena. Gure begien bidez begiratzen duena, gure pentsamenduan pentsatzen duena eta hitz egiten dugunean hitzak ezpainetan ipintzen dizkiguna. Haziaren baitan taupaka diharduena…, dena gobernatzen duen eta orotan manifestatzen den adimen mugagabea eta behatu ezina».

Osatzen gaituen Bizia –erlijioek ‘Jainko’ deitzen diotena– da, aldi berean, ‘gure identitate, gure iturri eta indarra’. Onartzea eta horretara jartzea da falta zaigun bakarra.

Jakinduria, eta asebetea, honetan datza: sekula ez ahaztu Bizia garela, eta ziurtasun horretatik bizi gure izate osoa. Gorputza, burua, sentimenduak, emozioak, erreakzioak, zirkunstantziak… ez dira, orain oraingoz, Biziak asumitu duen itxura, “disfraza”, besterik. Inoiz hil ez daitekeena da, soilik, errealitatea.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s