Konpromisoa

“…omen”

Ederra da GKE batean lan egitea; polita da, sare sozialetan, kontzientziak eskatzen dizkizun salaketak egin eta mezuak hedatzea… zoragarria, zernahi eremutan dela ere, premian denari laguntzea. Baina horrelako abenturetan sartu aurretik, begira dezagun noraino iristen diren gure askatasun pertsonala, psikologikoa, ekonomikoa, eta abar, baldin boluntarismo arrunt antzuan erori nahi ez badugu.

Libre egon behar dugu beldur mota eta obligazio guztietatik. Batez ere, libre egon behar da egoaren eta egoismoaren morrontzatik. Kontuz, errealizazio pertsonala baldin bada kooperazioan hasteko motiboa. Ekintza guztiek beren baitan justifikatu behar dute, ez gure existentziari zentzua ematen diotelako.

Egoa ohartzen bada ‘kooperazioa’ helduleku ona dela beretzat, deseatzen jarriko da ahalik eta laguntza-premia gehien izan dadin. Egoari dena gustatzen zaio: lausenguak, txaloak, ospea, arrazoi izatea, dirua, boterea… baita inoren premiak eta beharrak ere, merituak “eskuratzeko” balio baldin badio. Horiek dira bere sostengua; gainerakoan, ez da ezer.

Arazo hauen aurrean, oreka emozional eta efikaziarik nahi badugu, ezinbestekoa da konprentsioa: “bestea ez da niregandik diferentea, biok bat gara”. Eta nik baldin badaukat eta besteak ez, banaketaren katean mekanismoren batek huts egin duelako da. Konprentsiora iristeko bitartekoak betikoak dira: kontzientzia eta arreta osoa.

 [cf. E.M. Lozano, Otro modo de ver el Evangelio (…), 19]

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Konpromisoa

  1. Hain lerro gutxitan ez zagok hobeto esaterik.
    (Atzo erosi nian, hain juxtu Enrikeren liburua… bazeukeat zer gozaturik)

    • kafarnaum dijo:

      Mila esker!- Kasu honetan, Enriquerena abiapuntu bezala erabiltzen diat, eta gero neure bideari jarraitu. Beste gauza bat, Pello, jaso al huan Zuriarraini eskaini nion bertsoa? Eutsi goiari! Rufino

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s