Lo!

150621,  XII. igandea, denbora arrunta, Mk 4,35-41

«Maisu, ez al dizu axola gu hondoratzea?»

 ***************************************************

Zerk laguntzen dit beldur eta  kezkak utzi eta patxadan jartzen?

Konfiantzan zentraturiko katekesi bikainarekin amaitzen du Markosek bere parabola-sorta. Katekesi kristologikoa da, non Jesus aurkeztua datorren gaizkiaren aurkako bizi-indar moduan; itsasoa da gaizkiaren sinbolo. Ontzia, berriz, misioa bere gain duen komunitateren irudia da.

Dizipuluei “beste ertzera”, paganoen lurraldera, bultza egiten ageri zaigu Jesus. Beharbada, Markosek interes handia dauka horrela azaltzeko: jatorri paganoko komunitateari idaztean, azaldu nahi digu Maisuak berak ekin ziola jentilenganako bideari. Mateok, aldiz, beste hau esanarazten dio Jesusi: «Ez zaitezte joan pagagoen herrialdera» (Mt 10,5); edo hau: «Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak» (Mt 15,24).

Amai-galdera [erabakigarri] honetan zentraturik dago Markosen katekesia: «Nor da hau?». Markosen ebanjelio osoan zehar aldian-aldian ageri den arazoa da, irakurlearen interesari bizirik eusteko. Galderan horrek azkenera arte ez du izango erantzunik. Jesus hiltzean, gurutzearen oinean, pagano batek zizpuru hau egiten duenean aurkituko du erantzuna: «Zinez eta benaz, gizon hau Jainkoaren semea zen» (Mk 15,39).

Narrazio honetan, ontzia (komunitatea) urakanak eta olatuek mehatxatua dago; dizipuluak, zailtasun handien erdian, babesik gabe sentitzen dira, eta, bien bitartean, Jesus lo! Dizipuluen larriaren eta Maisuaren patxadaren arteko kontrastea ezin handiagoa da. Eta irakurleak beharko galdetu bakoitza non den. Larria.   Larria sortzen da, tamalez, gertatzen denarekin identifikatzen garelako; gertatzen denaren ‘kontzientzian’ kokatu eta hor gaudela ohartzen garenean jaioko dira lasaitasuna eta patxada.

Garena –Jesusen jokabideak hori esan nahi duela dirudi– beti salbu da; ez diezaioke ezerk txarrik egin. Horregatik esaten die Jesusek: «Zergatik zarete hain adore gutxikoak?» Adoregabetasun-beldurrak fede-konfiantzen aurkakoak dira.

 “Haizea gelditu, eta sekulako baretasuna iritsi zen”… Horixe gertatzen da, halako biluztasun batean, dena maitatuz, geratzen jakinez gero, Juan Gurutzekoak ederki asko zekien moduan: «Quedéme y olvidéme, / el rostro recliné sobre el Amado, / cesó todo y dejéme, / dejando mi cuidado / entre las azucenas olvidado».

                www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s