Naturaren arabera

“Ipurtargiak izanik, uste dugu kosmos osoari egiten diogula argi”

«Taoaren, Logosaren, Naturaren arabera bizitzea da jakintsu izatea», irakurri nion behin Mónica Cavallé-ri. Uste omen dugu gure buruaren eta gure borondatearen agindu “jakintsuen” argitan gobernatu behar dela mundua. Horren izenean  sortu omen da halako paternalismo faltsu eta kaltegile bat. Uste omen dugu inguru naturala errealitate itsua dela, eta basamortuaren erdian gizakiaren argia dela, soilik, dagoen oasi bakana, eta gizakiak ipini behar duela ordena, eta gizakiak bideratu behar duela ekologiaren problema.

Adituen horren ustetan, bere baitan zentzurik ez duen zerbait da medio fisikoa, gizaki modernoarentzat. Pentsatzen du esplota eta manipula daitekeela nahi den eran, bere “onurarako”. Bista motzeko edo egoismoz jositako jendearen lanak dira horiek. Ahaztu egiten zaigu Bizi bakarra, Maitasun bakarra eta Kontzientzia bakarra direla gauza guztien barneko eta benetako errealitatea. Bestalde, sarritan hain gara estupidoak, ipurtargiak izanik, uste dugu kosmos osoari egiten diogula argi.

Tamalez, garbi dago zer-nolako ondorioak nozitu dituen naturak, gizakiaren parte-hartzea dela medio; naturaren barne izatea, gauza bakoitzaren prozesuak eta erritmoak errespetatzen ez dituzten zientzia eta teknika erabiltzen direlako. Lurra basamortu bihurtzen ari omen da toki askotan. Lur-zoru, aire eta uraren kutsadura kezkagarria da. Hainbat espezie, habitat, baso –planetaren birika– klima aldaketa, ozonoaren zuloa… eta gaixotasun fisiko eta psikiko berriak. Hala ere, horren guztiaren kontzientziarik eza omen problemarik larriena. Kasu askotan, gainera, halako baikortasun erdi infantil eta erdi maltzurra sumatzen da.

Intelektualek eta pentsamenduaren “profesionalek”, problema larri horren aurrean, apenas dioten ezer askorik, badakiten arren landareak, animaliak, ura, airea eta lurra zaindu eta errespetatzetik hasten dela Izakiarenganako errespetua. Ez dago oso azkarra izan beharrik hau ikusteko: naturari ematen ari garen zigorra, azkenean, geuk nozituko dugu.

Jakinduria zaharrak dio den-dena inteligentea da; ezinbestekoa dela konprenitzea Legeak nola jokatzen duen kanpo eta barneko errealitatean. Horretarako, aski omen isiltasunean erreparatzea. Ez dago, agi denean, lege berrien beharrik bizia bideratzeko; aski omen da naturaren beraren legeak deskubritzea.

Jakinduria zaharrak erakusten digu gizakia ez dela bizi osotik isolaturiko zerbait, unibertsoak bere buruaren kontzientzia hartzen duen “gunea” baizik.

Bai Horixe, DV: 150618

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s