Kontzientziarik ezean, errealitatea desagertu egiten da (2,22)

Hitzaurrea

Horrelako lan gehienek, nire kasuan behintzat, “OMEN” handi bat eraman beharko lukete, ez baitzaigu geratzen besterena baliatzea beste erremediorik geure gogoetak uztartzeko. Denbora hartu, ugari irakurri, gogoeta luzeak (ez naiz ausartzen “sakonak” esatera) eta euskara izaten dira nire osagaiak, emariak idazlan moduan jaulkitzeko.
Zuzeneko ikerketarik nekez egin lezake ni bezalako batek. Intuizioak eta bizi-esperientziak erakusten digutena aprobetxatuz edo liburuetan saiatuta lortzen dugu oinez ibiltzea. Baina korrika egiteko pretentsiorik gabe. Oraingo honetan, José Luis San Miguel de Pablos-en (aurreantzean (SMP) ‘La rebelión de la consciencia’ izango dute sostengu nagusi nire ideia eta iritziek.
Azkenik, lan hauek neure kontsumorako eginak izaten dira. Printzipioz, inon publikatzeko asmorik gabe eginak. Gero, askotan, ordea, nire blogean bederen ipintzea deliberatzen dut, gehienetan norbaiti irakurtzeko eman eta hark animatuta. «Hau ere baliteke denborarekin hor azaltzea».

Materialista eliminazionistak

Izenburutik ondoriozta dezakegun eran, eta SMPek dioenez, materialista eliminazionisten iritziz, kontzientzia ez da existitzen. Batzuek onartzen dute, hala ere, garun-funtzioaren azpi produktu edo epifenomenoa dela. Beste batzuek hori ere ez. Aipatzen ari garen autoreak berak adierazten duen erreferentzia ematearren, izenda dezagun Martín López Corredoira espainiarra. Horrentzat, fenomeno mentalak ilusio hutsak dira, amets irrealak. Noski, eliminazioniztek materialismoaren gailurtzat jotzen dute beren burua, eta, ondorioz, arrazionaltasunaren erpintzat ere bai. Hain zuzen, jarrera eliminazionista ez da materialismo filosofikoa azken muturreraino eramatea baino.

SMPek konduktismoa¹ ere eliminazionisten artean sartzen du. Konduktismoak baztertu egiten ditu arimaren, buruaren eta kontzientziaren kontuak. “Organismoak interakzioan”, hori aztertzen du. Dena den, ez ditu ukatzen eduki mentalak, baina zientziarentzat atzeman ezinak direnez, baztertu egiten ditu, eta gauza behagarriak eta neurgarriak hatzen ditu aintzat. Paradoxa dezentea da: psikologia-eskola, psikeaz mintzatzen ez dena. Badirudi tranpa baten aurrean gaudela: kontzientzia existitzeak kontraesana sortzen du bere metodo zientifikoarekiko.

Baina… Ez pentsa, ordea, postulatu eliminzionistek jarraitzailerik ez dutenik. Asko dituzte. Aipatzen ari naizen autorearen ustez, hori gertatzen da sistemarentzat interes handia dutelako. Zer esango genuke teorizazio zientifiko bati buruz, baldin eta, gauza baten gainean ebidentzia enpirikoa dagoela jakinik, hori justifikatzeko gauza ez balitz? Iruditzen zait erantzuna galderan bertan dagoela: baztertu egin beharko litzateke eta berria sortu. Ez du balio, gure eskemetan sartzen ez delako, ez dela existitzen esateak.

¹) Zientziaren pare da korronte batzuentzat (Kantor). Eta jokabideen zientzia, beste batzuentzat (Watson).
Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s