Kontzientziarik ezean, errealitatea desagertu (3,22)

Hitzaurrea
Horrelako lan gehienek, nire kasuan behintzat, “OMEN” handi bat eraman beharko lukete.  Irakurri, gogoeta egin… eta euskara izaten dira nire osagaiak, emariak idazlan moduan jaulkitzeko. Oraingo honetan, José Luis San Miguel de Pablos-en (aurreantzean (SMP) ‘La rebelión de la consciencia’ izango dute sostengu nagusi nire ideia eta iritziek.
Lan hauek neure kontsumorako eginak izaten dira. Printzipioz, inon publikatzeko asmorik gabe eginak. Gero, askotan, ordea, blogean bederen ipintzea deliberatzen dut, gehienetan norbaiti irakurtzeko eman eta hark animatuta. «Hau ere baliteke denborarekin hor azaltzea».

Informazioa eta kontzientzia.

Zenbaitentzat (Chalmers), informazioa da kontzientziaren esentzia. Errealitate fisikora bildu ezinak biak, eta biak “gauza bera”. “Pan-psikismo informazionala” deitzen dio SMPk. Hau da, entitate batek (guztiek?), biologikoa ala ez, informazioa jaso, gorde eta transmititzeko daukan gaitasuna. Adibidez, termostato batek duena. Berriro ere SMPen liburutik, baina Searleren hitzak: “Kontzientzia, batez ere, fenomeno biologikoa da (…) bilisa edo digestioan karbono-hidratoak bezalaxe”. Baina onartzen du (Searlek) kontzientzia errealitate ukaezina dela, beste errealitate guztiak baino ukaezinagoa; eta, bestetik, mundu fisikoko beste errealitate batera murriztu ezina, nahiz eta material eta energetikoak diren sistema biologiko batzuekin lotua egon. Paradoxikoa omen, baina kontzientziaren existentzia ez onartzea okerragoa, subjektu kontziente bakoitzak barnean daraman ebidentzia ukatzea omen litzateke-eta.

Kontzientziarik gabe deus ez

Hori ez da berria. Aspaldi erabili nuen edo esan, adibidez, nik autoaren giltzak galtzen baditut, norbaitek jakin behar du, derrigorrez, giltza horiek non dauden. Hor, agian, goratxo egin dut salto. Baina, behera jaitsita, zer da informazioa, interpretatzeko inor ez badago, kontzientziarik ez badago? Badira makinak informazioa ederki maneiatzen dutenak, hala agindu zaielako, baina ez dakite zer egiten ari diren, ez dute kontzientziarik. Burua [gogamena] ez da kontzientzia. Burua, seguruenik, deskribatu ahal da funtzionaltasun-terminoetan, baina kontzientzia ez. Badira makinak –berriz diot– munduko xake-jokalari onenari irabazteko kapazak. Demostratua dago. Ordea, lehen esan dudan eran, ez dakite zer egiten duten. Xake-jokalaria, ordea, gaizki senti liteke, galduz gero, kontzientziari esker.

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s