Nor gara?

150628, XIII. igandea, denbora arrunta, Mk 5,21-43

 «Neskatoa ez dago hila, lo dago» // «Nork ukitu nau?»

 ***********************************************************************

BIZIA GALDU?

Kontakizun bikoitza eraiki du Markosek: odol-jariodun emakumea eta Jairoren alabaren piztuera. Kontakizun berezia eta sinbolismoz betea. Interesgarria da gertaera bietan azaltzen diren elementu berdinak azpimarratzea: bi emakume, biak oso gaixo –“bata hil egingo da”–, Jesusekin kontaktuan jartzean sendatzen dira biak. Agian, esanguratsuena da bietan ‘12’ zenbakia errepikatzen dela. Berez, alferrikako datua, baina testua klabe sinbolikoan irakurtzera bultzatzen du irakurlea. 

Bai, hamabi zenbakia judu-herriaren sinboloa da. Bi emakumeak Israelen ordezkari dira. Jairok ez du aurkitzen soluziorik bere instituzio eta erlijioan –sinagogan– baizik eta, ahalegin guztiak egin arren, itzaltzen doa: hil egingo da. Emakumeak “horretan gastatu zuen zeukan guztia; hobera egin ordez, okerrago jarri zen

Narrazioaren gaindi, irakurleak ikus dezake bere burua bizia galtzen ari den emakumea bezala, edo “jaiki zaitez” entzuten duen neskatoaren moduan. Eta, horren argitan, galde dezake: “Zergatik doakit ihesi bizia?, zerk nauka altxatu ezinik?, prest al nago altxatzeko, bizi eta bizia bultzatzeko”. Seguruenik, fededun ala fedegabe, galdera horiei erantzutean, bere burua Nazareteko Maisuarekin, haren biziarekin eta mezuarekin bat eginik ikusiko du.

Kapitulu honetan jasotako kontakizunetan,Jesus askatzaile ageri zaigu. Ikaratuen  eta morrontzape handienean gauzkan hartatik libratu nahi gaitu: zapalkuntza, gaixotasun, marjinazio eta heriotzatik. Errealitate horiek denak argi ikusten dira Jesusengan manifestatzen den Bizitik.

Errealitate osoa zeharo ikuspegi mugatu eta okerretik ikustera behartzen gaituena da egoarekin identifikatzea. Ikuspegi horretatik, ona izango da egoari atsegin zaiona, eta txarra frustrazioak eragiten dizkiona. Hain zuzen, edozein gertaera edo egoeraren aurrean, egoaren lehenengo mugimendua da ‘atsegin’ edo ‘ez-atsegin’, ‘positibo’ edo ‘negatibo’ moduan katalogatzea. Etiketa horietatik abiatuko da, eta gogor atxikiko zaio ongizatea dakarkionari; ongizatea eta, azken finean, irauteko modua.

Ordea, gauza bat gertatzen zaio: egoak atzaparrak eransten dizkion hura guztia iragankorra da, bera bezalaxe. Dena  igarotzen da, eta ez da oso ona –nola izango da, bada!–, segurtasuna eta egonkortasuna gauza iragankorrean ipintzea? Nahiz eta beti geratzen zaion azken heldulekua: heriotzaren ostean ere ego iraunkorra izango dela sinestea.

Egiak, aldiz, beste bide batetik doala ematen du. Oinarriko problema, nahasmen eta sufrimendura garamatzana, eta  ‘ona’ ala ‘txarraren’ kontu horiek eztabaidarazten dizkiguna ezjakintasuna da: ez dakigu benetan nor garen, ez dugu ezagutzen gure benetako identitatea.

Hori dela bide, gehienean, hipnotizatuta bezala gaude, burura etortzen zaiguna eta buruak ateratzen dituen konklusioak egiatzat eta definitibotzat harturik. Jakituria espiritualak –baita ebanjeliokoak ere– esaten digu, maila sakonean, ez garela identifikaturik egon garen ‘ego’ hori, ‘Ni Naiz’ unibertsala baizik, hainbat formatan espresaturik. Garen hori ez da inoiz hiltzen; amaitzen den bakarra da espresatzen zuen forma historikoa. Ebanjelioko testuak arrazoi du hau esatean: “Neskatoa ez da hil, lo dago”.

Horregatik, hil ala biziko galdera ez da: Zer gertatzen da hil ostean?, baizik eta, “nor gara?”. Galdera horri zuzen erantzuten ez diogun arte, ez gara aterako Felipe Delgadok planteatzen duen dilematik: “Berri on bat daukagu: inork ez da hiltzen; bestea txarra: inork ez du sinesten”.

               www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s