Kontzientziarik ezean, errealitaterik ez (4,22)

Hitzaurrea

Horrelako lan gehienek, nire kasuan behintzat, “OMEN” handi bat eraman beharko lukete.  Irakurri, gogoeta egin… eta euskara izaten dira nire osagaiak, emariak idazlan moduan jaulkitzeko. Oraingo honetan, José Luis San Miguel de Pablos-en (aurreantzean (SMP) ‘La rebelión de la consciencia’ izango dute sostengu nagusi nire ideia eta iritziek.

Lan hauek neure kontsumorako eginak izaten dira. Printzipioz, inon publikatzeko asmorik gabe eginak. Gero, askotan, ordea, blogean bederen ipintzea deliberatzen dut, gehienetan norbaiti irakurtzeko eman eta hark animatuta. «Hau ere baliteke denborarekin hor azaltzea».

Errealitatea ulertzeko modua

Gizakia animalia sinbolikoa da (SMP). Horrek esan nahi du errealitate objektiboa, kanpokoa, bere barne errotan ehotzen duela, bere subjektibotasunetik heltzen diola errealitateari. Horrela bihurtzen du zentzudun edo esanguratsu. Egiazki ezagutu ote daiteke errealitatea, hor dagoen hori, zentzumenen bidez bakarrik? Ba al dago mundua ezagutzerik, den bezala, interpretazio sinbolikoa baztertuta? Errealismo inozoa deitzen diote batzuek. Positibismoa bera ere bide horretatik omen dabil.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s