Ostatu zaharra

Iraganaren aztarnak eta zantzuak nabaritzen dira ingurumari osoan

Goiko hegiko aparkaleku txikian, Florega baserriaren “teilatuan”, utzi nuen autoa, beste batzuen ondoan. Porlanezko bidean joan nintzen O.Z.eraino (Deposituraino), handik, kanalean zehar, Osiberdera joateko asmoz. Garai batean, taberna eta bilera-leku ospetsua zen O.Z. Hara iristeko, ezker aldetik, Auza-Gaztelu mendiaren gona-barrena –tarteka hurritz eta elorriondoetan kateatuta– ikusiz egingo duzu kilometro eskaseko ibilaldia. Eskuin aldetik, zeharo aldatzen dira orografia eta paisaia. Pinudi baten hasiera da O.Z.erako bidearen hasiera ere. Hogeita hamar urteko ‘insignis’ pinua dago goiko hegitik beheko erreka ondoraino. Toki askotan ez bezala, oso sano, lerden eta luze, laster atera edo kentzeko moduan.

Ausoegi baserriaren lurrek jarraitzen diote. Garai batean soro izanak eta orain belardi direnak. Beste itxura bat dute, gari eta artorik gabe. Gainera, etxe ondoan oilo-granja modernoa eraiki dute, burdinak eta hormigoiak sail dezenteak estaltzen dituztela, nahiz eta terraza moduko bat osatu edo eraiki duten, eta han-hemenka lore batzuk ipini. Burdinazko hiru depositu handi daude, oiloen janaria gorde eta banatzeko.

Terreno maldatsuaren amaieran, presarekin egingo dugu topo. Momentu honetan hutsik aurkitzen da, kanaleko konponketa batzuk direla medio. Presak berak ere badu konpontzen lana, zaharkitua dago, hormigoizko horma beltzak ikusten zaizkio kanpo eta barru. Nik beti hor ezagutu dut, eta zahartzea ez da milagro, ni ere zahartu naiz eta.

Kanalerako pasabiderik gabe aurkitu nuen Depositu, langa guztiak josita. Etxea bera lehengo modutsuan dago, isuri handiko gailur zorrotzarekin. Ateak itxita. Atari aurrean, egurra, beti bezala, baina kerik ez da ateratzen tximiniatik. Ez da entzuten oiloen kakaraka eta oilarraren kukurrukurik. Ez dago zakurrik atean, eta baldin badago ere, zaunkarik egiten ez duena. Falta zen eskutik ogia jaten zuen antxumea. Desagertu dira untxitegiak. Ardi pare batek erakutsi zizkidan muturrak, kutxaren antzeko itxituraren barrutik, “beeee!”.

Ez nuen entzun soinu-jolearen piezarik eta ez nuen aditu bertsolarien bertsorik, ni igaro nintzen ordua, horretarako, nahiko aproposa zen arren. Ez zegoen labean oilaskorik eta zartaginean zizarik. Begiratu gabe dakit hori.

Presa gaineko belarra ebakia zegoen. Koabi baserria, lehengo tokian. Bien tartean sekulako sakana. Presatik beheko zentralera jaisten den hodi lodiaren zati bat ere ikusten da. Iraganaren aztarna eta zantzuak nabaritzen dira ingurumari osoan.

Bai Horixe, DV: 150625
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s