Miresten al ditut besteak?

150705,  XIV. igandea, denbora arrunta, Mk 6,1-6

«Hau ez al da, bada, zurgina, Mariaren semea, Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta bere arrebak ez al dira bizi hemen, gurekin?»

 *******************************************

Jesusen izateak gatazkak markaturik igaro zuen. Gurutzeko heriotza krudel hartara eramango zuen gatazkak markatua, agintedunei aurre egin zielako. Baina bere herritarren artetik ere iritsi zitzaizkion ezinikusia eta ezin-eramana.

Herritarrek ere mespretxatu egingo dute. Baina badirudi inbidia txatxuaren kontua gehiago izan zela sakoneko zerbaiten eztabaida baino. Dena dela, Markosi ondo datorkio anekdota, Jesusen anaien izenak jakinarazteko eta haren arreben existentzia aipatzeko.

Egoak ez du begi onez ikusten inoren arrakasta. Bere izatea sendotu eta bermatzeko premia neurotikoa dela bide, oharkabean, besteekin konparatzen du egoak bere burua, bere meritu-aitormenen gorabehera eta balio osoa hor baleude bezala. Konparazioa gaizki aterako zaiola uste duenean, artean ere eskuan du deskalifikazioaren baliabidea: ez da geldituko bestea makurrarazteko aitzakiaren baten bila, ezin baitu ikusi inor lehiakide eta etsai moduan baino.

Bere itxitura hertsian lotuegia aurkitzen da egoa, dohaintasun, ez-jabetza, harridura eta alaitasun konpartituak eta maitasun ez-interesatua bizi ahal izateko.

Oharkabean jarrera guztiz defentsiboan kokaturik, besteen “alderdi ahulak” deskubritzen espezializatuko da, haiekiko konparaziotik “airos” irten dadin. Mundu guztitik lehenengo izan nahian dabilen heinean, egoa, nola edo hala, moldatuko da besteak baxu uzten, bereziki bere ingurukoak, herri berekoak. Toleratuko du urrungo bat bere gainetik jartzea, baina inola ere ez auzokoa jartzea.

Ebanjelariak dio “Jesusek ez zuela mirarik egiterik izan… eta harritu zuela haien federik ezak”.  Noski, egoarekin identifikatzeak ez du soilik oztopatzen edozein mirari, ikustea ere oztopatu egiten du, itsutasuna dela bide. “Federik eza” ulertu behar da, hemen, irekidurarik eza bezala, eta bat dator egozentrazioarekin. Fedearen kontrariorik handiena ez da ateismoa edo agnostizismoa, baizik eta beldurra eta, azken finean, egoarekin identifikatzea

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s