“Bitartekariak”  

Bi modu daude Jainkoaren eta pertsonen aurrean kokatzeko. Modu antagonikok eta… uztartu ezinak ez badira, gero! Gizakiaren ongiarekin kezkaturik dabil beti Jesus. Lege-maisuak, aldiz, “Jainkoaren balizko eskubideetan” dute “euskarria”.

Erlijio teistak, dualismoa dela bide eta proiekzio antropomorfikoaren ondorioz, Jainkoaren eta gizakien arteko separazioa eta areriotasuna ukaezintzat jo izan ditu maiz asko. Eskema horrek badakigu nora garamatzan: konfrontazio itzela sortuko da “Jainkoaren eskubideen” eta “gizakiaren eskubideen” artean. Hortik hara, aginte erlijiosoak, lehenengoaren zaintzaile bilakaturik, kondena-jarrera hartuko du “Jainkoaren eskubideak” zapalduak zeudela uste-eta. Laburbildurik, legea edo araua —zuzen-zuzenean Jainkoaren borondatetzat hartuta— absolutizatu egin zen, horrela gizakia hankapean zapaltzen bazen ere.

Erlijioa modu horretan ulertzen denean, jasanezin eta arriskutsu bihurtzen da. Eta kontrako jarrera eta mugimendu militanteak sortu ohi ditu. Zapalkuntza, lehenago edo geroago, erresumin eta asaldura bihurtzen da. Eta hori ez da konpontzen itxura apaintzearekin, baizik eta Jainkoa gizakiarengandik separatua eta gizakiaren etsai moduan eta aginte erlijiosoa beren eskuetan zutenak bitartekari bezala aurkezten zituen eskema oker hura errotik aldatuta.  Jainkoa ez da Ente separatua eta ez dauka “bitartekari” ofizialen beharrik.

(cf. E. M. Lozano, Otro modo de leer el Evangelio, 250. or.)

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s