Ikusi bakarrik

Nahi beste irudi parkean: ama asko haurrei titia ematen, zaharrak atseden hartzen…

Estella-Lizarrako “Los Llanos” parkean paseatzen. Ikusi bakarrik han dauden platano-arbola tantaiak; ikusi, haien adin eta neurrian pentsatu gabe. Ikusi nolako multzo harmoniatsua osatzen duten gainerako guztiarekin. Ikusi ez dagoela separaziorik begien eta arbolen artean, dantza eta dantzariaren artean ez dagoen bezalaxe, ikuste-ekintza, bakarra, baizik.

Mugarik gabeko parke botanikoan, belar berde eta fina oinarri; zeru-ertza, estali. Ega ibaiarekin bat eginik dena. Parkearen parean zabalgunea dauka ibaiak. Ibaiko hondartza [playa fluvial] deitzen diote bertakoek. Hondartzako neska-mutikoen jolas eta murgilek bat egiten dute arbola tantaietako urtxintxen jauziekin. Ozen entzuten dira Lizarra ikastolako ‘errekreotik’ datozen baloi-soinuak eta pilota-hotsak; eta iristen dira, baita, duela urte batzuk klausurako mojek utzi zuten komentuko errezoen oihartzun zahar isilak ere. 

Nahi beste irudi ikus daitezke parkean: ama asko haurrei titia ematen, zaharrak atseden hartzen, gazteak musuka, irakurleak liburuetan murgildurik, txoriak kantari, zakurrak egurasten… baina denak inguruari itsatsiak, elkar ikusten dutela. Irakurtzen ari denak ere, letrekin batera, beste gauza asko ikusten ditu. Begiak ez du behin ere ikusten gauza bat bakarrik, isolatu eta separatuta.

Batzuek kaleidoskopioaren adibidea erabiltzen dute batasunaren irudia indartzeko. Nik ogi-orearena erabiliko dut. Egin ezazu ore-mahaia beteko ogi-orea, gero egin nahi duzun beste zati, eta zati bakoitzak ore osoak dituen propietate berberak kontserbatzen ditu; areago oraindik: nahiz eta guk zatitu, funtsean bat izaten jarraitzen du. Naturan oraindik nabariagoa da batasuna, mugak imajinarioak edo artifizialak baitira. Batasun hori ikusi dut Estella-Lizarrako parkean ere. Lur-zoru berean: belarra, ibaia, arbolak, pertsonak, zakurrak, txoriak…, eta ikusten ez denaren sinbolo eta espresio, dena.

Baina akordatzen naiz behin bakarren bati entzun niola parte natural guztiak alferrik zeudela: «Arbolak botatzen ez dute uzten eta usteldu egiten dira, belarra inork ez du aprobetxatzen, hegaztiak ez dago ehizatzerik, gauetan jendea txortan, alferrak besterik ez paseatzen, zaintzea ikaragarri kostatzen da…». Baina hori ez da baliagarritasunari buruz daukagun ideiaren ikuspegitik begiratzea besterik. Nire ustez, “ezertarako balio ez duten gauzak” dira baliagarrienak. Ikusi bakarrik, pentsatu gabe, kontenplatu, gozatu, espirituari jaten eman.

Bai Horixe, DV: 150702

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s