Errealitate errealaren Hondoa

Azaltzen diren elementuak ikusita, esan dezakegu ‘piztuerari’ buruzko katekesiaren aurrean aurkitzen garela. Joanen ebanjelioa 100. urte aldera idatzi zen. Beraz, “bigarren belaunaldiko” dizipuluentzat pentsatua dago.

Zergatik, orduan, eskuetako iltze-zuloak eta saihetseko lantza horrenbeste aipatu behar hori? Ezbairik gabe, hori da modu irmo eta indartsua, berpiztuarengan sinesteko, gizakiak froga fisikoak exijitzen dituela esateko. Ondo aztertzen bada, ez da esaten, inon ere, Tomasek zauriak ukitu zituenik.

Badirudi Tomasen eszena hori geroagoko eranskina dela. Horren helburua: oinarrian, fede-berdintasuna egungo komunitatearen eta lehenengo dizipuluen artean. Narrazioaren zentroa, hain zuzen, amaierako ‘zorion-deian’ dago: “Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak”.

Hitz batean, federako gonbita da, azken aitormenean agertzen den eran: “Ene Jaun eta Jainkoa!”. Horregatik, ondo bistan denez, “ikusi gabe sinesten dutenei” zuzendua dago kontakizuna, zeini zorionekoak esaten zaien. “Ikusi gabe sinesteak” esan nahi du errealitate errealaren Hondoa esperimentatzea helduleku sakon gisa, zeren gugandik ez-banandua baita.

(cf. E. M. Lozano, Otro modo de leer el Evangelio, 159. or.)
[150703, ebajelioaren komentarioa]

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s