Dohaintasuna eta merituak

Jesusen mezuaren berritasun erradikala baieztatzen jarraitzen du Mateok. “Ezinezkoa ardo berria zahagi zaharrean gordetzea; ezinezkoa erlijio zaharraren perspektibatik ikusi eta ohartzea.

Praktika erlijiosoa obligazioan oinarritua denean, exijentzia-sentimendua sortzen du pertsonarengan eta, lehentxeago edo geroxeago, besteengan proiektatuko du. Norbaitek zerbait inposatu moduan hartzen badu, ez du ondo ikusiko besteek ez betetzea.

Erlijioarentzat garrantzitsuena konplitzea bada, oso pertsona konplitzaileak sortuko ditu, eta pertsona horrentzat idealik handiena izango da legea betetzea. Honako hau transmitituko du: gauza guztien gainetik maite duen Jainkoaren irudia, araua eta konplimendua. Esan daiteke exijentziak koloreztatzen duela horrelako pertsonaren bizi osoa. Baina exijentzia ez da dohainekoa, baizik eta bere buruari exijitzen dion hura besteek ere zehatz eta zorrotz bete dezaten nahiko du.

Jainkoari konplimendu hutsetik begiratzen dionak, Jainkoa ez dezake ikus “nagusi” moduan baino, eta kontuak eman beharko dizkio. Horra arrazoia, perfekzioa beste gauza guztiek gainetik baloratzeko. Horrek jantziko du merituz Jainkoaren aurrean, eta moral aldetik oso goitik baloratuko du bere burua besteekin konparatuta.

Jesusen mezuak hori dena hankaz gora ipintzen du, dohaintasunik dohainena azpimarratzen baitu. “Dena grazia da”, dio Nazareteko maisuak. Antxumea eskatzen dionak Jainkoa oker hautatu du:

Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko” (Lk 15,29).

Jainkoa ez da bere portaeragatik inor saritzen edo zigortzen dabilen nagusia, doktrina guztietan, damurik, hori azaltzen bada ere, gure proiekzioak sorturiko Jainkoa dela bide. Errealitate Errealaren Berberatasuna osatzen duen Ase-betetasuna da Jainkoa. Horrela bizi duenak, perfekzionismoan eta konparazioan erori gabe eta inoren juzko txar eta deskalifikaziorik gabe, hau deskubrituko du: “Nirea den oro zurea ere bada” (Lk 15, 31). Dena denena da, eta poz-atsegina dario, “mahasti” bera denek konparti dezaketelako.

(cf. E. M. Lozano, Otro modo de leer el Evangelio, 252. Or.)
[150704, ebajelioaren komentarioa]

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s