Nola ulertu ‘misioa’

150712,  XV. igandea, denbora arrunta, Mk 6,7-13

«Biderako, makulua besterik ez eramateko agindu zien: ez ogirik… Sartzen zareten etxean gelditu toki hartatik alde egin arte. Lekuren batean onartu nahi ez bazaituztete eta entzun nahi ez badizuete, handik alde egitean astindu, oinetako hautsa, euren kontrako seinaletzat»

***************************************

Ez da erraza, ‘kontaera misionaletan’, zer den historikoa jakitea –ezer baldin badago behintzat– eta zer den komunitateek sorturikoa. Hasteko eta behin, arraro samarra da Jesusek era horretako “irteerak” antolatzea, bai baitirudi talde osoa elkarrekin mugitu eta ibili ohi zela batetik bestera. Gainera, Jesusengan ez da ikusten inoiz proselitismo-zantzurik. Beraz, ondorioa hau da: lehen komunitateen lana direla kontaera horiek, bultzatu eta beharturik sentitzen zirelako salbaziorako ‘bidea’ hedatu eta zabaltzera. 

Alde horretatik, Tarsoko Paulok eragin handia izan zuen ebanjelioen egileengan, eta haren jardunbidea enblematikoa da: ‘Misiolari ibiltari’ moduan bizi izan zen, komunitateak sortu eta indartuz, eta haien jarraipena ziurtatzeko lan eginez.

Esan duguna kontuan harturik, normala da, narrazio horietan, nola jokatu adierazteko xehetasun zehatzak azaltzea. Hitz batean, ‘praktika misionalaren’’ berri ematen ari zaigu. Esperientzien arabera, berrikusi egiten zuten praktika hori. Badakigu, adibidez, misiolariak etxe berean geratzeko arauak zein xede zuen:  abusu batzuk zuzendu nahi ziren, bai baitzen, misiolari izenean, dizipuluen etxeetan neurririk gabe ibiltzen zenik, bizimodua horrela ateratzen zuenik.

“Oinetako hautsa astintzea” erreferentziak ardatz-hondo [transfondo] historikoak ditu: badirudi judutar orok, etxera itzultzerakoan, egiten zuena dela. Aditu nahi ez dietenen “errua frogatzearena”, ordea, talde sektarioena da, egiaren jabe dela uste duen talde sektario ororena.

Misiolarien praktikak Jesusen praktikaren antz handia du –exorzismoak eta sendaketak–, nahiz eta, orain, sendatzea “olio-igurzketarekin” uztartua dagoen (hortik sortuko da “gaixoen azken igurtzia” sakramentua).

Dirua, jana eta arropari buruzko instrukzioei dagokienez, bi aspektu ukitzen dira: a) pobreziak markaturiko ibiltaritza-praktika (misiolariaren barne askatasuna esan nahiko luke), b) Maisuaren esperientzia izan zenarekiko lotura.

(cf. E. M. Lozano. Otro modo de leer el Evangelio. 91. or.)
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s