Pertsona, pertsonaia

“Pertsonak eta pertsonaiak, bakoitzak bere aldetik egiten dute historia”

Arraroa egiten zitzaidan hildako pertsonak telebistan ikustea edo irratian entzutea. Zerbait aztoragarria sentitzen nuen. Badakit teknologiaren “abantailak” direla, ez zirela fantasmak. Dena den, ‘pertsona’ eta ‘pertsonaia’ aztertzeko balio izan dit aztoramenak.

2014ko azaroaren 14an, sail honetan bertan, “desmitifikatzearen aurkako” artikulua idatzi nuen Fernando Amezketarra izenburupean. Besteak beste, hau nioen orduko hartan: «Fernando Amezketarra 17642014 liburua bikaina da, historikoa. (…) Joxe Mari Oterminek, alde horretatik, aitzakiarik gabeko lana egin du, lan erraldoia eta eskerga. Meritu ikaragarria dauka. Baina akabo mitoa, nahiz eta berak garbi aitortu: “Herriak behar zuen Fernando bezalako pertsonaia bat edo, bestela, sortu egingo zuen”. Orain, ordea, hain kimatu eta soildurik uzten badugu, herriak ‘behar zuen hori’ kentzen badiogu, nola geratzen dira gauzak?».

Hari egosi bat eman, birplanteatu eta horren ondoren dator gaurkoa. “Pertsonak eta pertsonaiak, bakoitzak bere aldetik egiten dute historia”. Hobeto esan, pertsonak biografia du, eta pertsonaia mito bilakatzen da. Pertsonaren biografia denbora eta espazio baten barruan osatzen da. Pertsonak jaiotza- eta heriotza-datak ditu. Pertsonaia ez da jaiotzen. Behintzat, ez dakigu noiz hasten den, eta inoiz ere ez da hiltzen. Besteek pertsona errespetatu egiten dute; pertsonaiarekin, berriz, kolaboratu. Pertsonaia (mitoa) ez da zahartzen, beti bera da nahiz eta hazten joan. Pertsonaiarentzat ez da existitzen denborarik. Beti da “aktuala”.

Horregatik, telebistan ez da ikusten hildako pertsonarik, pertsonaiak (mitoak) bakarrik ikusten dira, inoiz hiltzen ez dena bakarrik ikus daiteke pantailan eta entzun, irratian. Hau ez da hitz-joko edo metafora bat; guztiz erreala baizik

Pertsonak eta pertsonaiak badute, noski, erlazioa, errealitate beraren bi aspektu edo espresio diferente dira, txapon beraren bi aurpegiak. Baina pertsona, azkenik, pertsonaian integratzen da, eta heriotzarekin amaitzen da prozesu hori. Beraz, nik esan behar nuena zen: «Fernando Bengoetxea barik ez dago ‘Fernando Amezketarrik’, baina ‘Fernando Amezketarrak’ bizirik iraungo du, munduan euskaldunik den arte, eta bere baitan integraturik eramango du Fernando Bengoetxea».

Orain ulertzen dut kultur manifestazio jakin batek zergatik galtzen duen magiaren parte handi bat, protagonista (pertsona) ezagutzen dugunean. Hemen, Goierrin, sarritan entzun dut: «Lazkao Txiki, pertsona barik, bertsolaria bakarrik ezagutu izan bagenu, oraindik askoz ere hobea irudituko zitzaiguan». Baina ez dago garai galdurik: Lazkao Txiki pertsonaia ez da sekula hilko, ez behintzat euskarak arnasa izpirik duen arte.

Bai Horixe, DV: 150709
Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Pertsona, pertsonaia

  1. Oso zuzen ibili haiz, Rufino, oso ‘fino’. Pertsona ta pertsonaia bereizi ta ongi seinalatzea, berez, ez duk batere erraza. Baina hik lortu duk. Aspaldiko erretrato txuribeltzekoa eta gaurko argazki koloretakoa, horiek biak pizten zaizkiak barruan, petsonaren txuribeltza ta pertsonaiaren margo anitz pintureroa konparatzeko… Txindokipean hainbeste itzal ta margo gozatu ahal izan dugunok, ikusten denez, badiagu abildaderik lehenagoko ta orainagokoak bereizteko, ezta…?

    • kafarnaum dijo:

      Mila esker. Ea, mokautxo bat hartuz, hitzaspertu txiki bat egiteko modurik izaten degun uda honetan. Nahi duan arte. Rufino.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s