ISILTASUNA ETA ERRUKIA

XVI. igandea, denbora arrunta, 150719, Mk: 6,30-34

 «Etorri zeuok bakarrik toki lasai honetara, atseden apur hartzeko»

***************************************

Apostoluen itzulera eta Jesusen harrera kontatzen ditu ebanjelariak. Jende-bilaketa eransten dio horri; jendeak erruki-sentimendu sakona pizten du Nazareteko Maisuarengan.

Pertsona jakitunak egoki tartekatzen ditu atsedena eta besteenganako entrega. Are gehiago, badaki pertsonaren bi dimentsio horien artean ez dagoela oposiziorik, baizik eta batak bestea behar duela. Barrendik baketurik (deskantsatua) egon ezean, oso zaila da besteei bakea eskaini ahal izatea; baina entregari lotua ez legokeen atsedenak nartzisismo-susmoa eragingo luke.

Benetako atsedenak, errealki garen harekin konexioan bizitzea inplikatzen du, gure zinezko identitatea Atsedena eta Baretasuna direla esperimentatuz. Baina garenarekiko konexioak ez digu lo harrarazten, ez gaitu  isolatzen, baizik eta Rafa Redondok eskribitu duen eran: «Ez urruntzeaz gain, hautsi, hustu egiten du gure nartzisismoa eta gero eta prestago jartzen gaitu edozein izaki bizidunen oinazeren aurrean».

Horixe da, hain zuzen, Jesusengan ikusten duguna: isiltasun sakoneko gizona baitzen, eta biziki errukitsua ere bai.

Asaldurarik falta ez den gurea bezalako gizartean, abiadura eta saturazioa gailen direlarik, inoiz baino beharrezkoagoak ditugu isiltasuna eta atsedena.

Presak antsietatea indartzen du, eta presentetik urruntzen gaitu, hau da, ase-betetasunean bizitzea oztopatzen digu. Saturazioak gainazalean iraunaraziko digu, eta neurririk gabe kontsumoaren gurpilean —objektuen nahiz informazioaren kontsumoa—; barruan gero eta desatsegin handiagoa dugula.

Atsedenak  —isiltasunak— lasaitu, geldiarazi egiten gaitu, eta bizia dastatzen laguntzen digu; erlatibizatu egiten du itotzen gaituen hura, eta gure benetako identitatearekin konektatzen gaitu; gainazaleko olatuen mendetik beheko baretasun sakonera jaisten uzten digu; horrela bibentziatu ahal izango dugu “gertatzen zaigunaren” eta “gertatzen zaigunaren kontzientziaren” arten dagoen aldea. Isiltasunak, halabeharrez, “etxera” garamatza eta, etxean, garen irrikarekin konektarazten digu. Horrela transformatzen gaitu.

Meditazio-praktikak lagunduko digu isiltasunean murgiltzen. Agian, has gaitezke sinpleenetik: arnasari jaramon egin. Isiltasunak arreta heztea eskatzen du; bestela buruak gidatuko du gure bizia eta, bere atzaparretan, txotxongiloak izaten jarraituko dugu.

Arnasari jaramon egitean, horretarako hartzen dugun denbora-tarte batean, arreta hezten ari gara, eta burua geure zerbitzuan jar dadin lortzen dugu. Baina oraindik gehiago: arnasketa-mugimenduari lotzean —arnasa hartu eta boa—, biziaren korrontearekin berarekin kontzienteki sintonizatzen dugu; korronte hori ez da hauxe baino: jaso eta entregatu, harrera ona eta ematea. “Etxean” egotean, Denarekiko dinamismoarekin komulgatzen dugu.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librtea.
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s