Barrena aztertzen

Sarritan, bi indar kontrako barrundatzen ditut nire barrenean

«Proiektatzen ari zara», bota zidan, behin, irakasle-kide batek bilera bileran, gai baten inguruan elkarrekin apur bat bihurritu ostean. Psikologoa da. Ni ez. Baina, testuingurua argia izaki, ulertu nion zer ezpada esan nahi zidan: “Cree el fraile que todos son de su aire”, edo horrelako zerbait. Beste kupel bateko sagardoa da, hori esateko motiborik bazuenetz.

Orduan erdizka ulertu nuen gaiarekin interesaturik jarraitu dut gerora, luzaro. Batez ere, neure burua aztertzen jardun dut, barruan sentitzen nituen gauza arraro batzuetatik abiatuta. Sarritan, bi indar kontrako barrundatzen ditut barrenean. Adibidez, gauza bat egiteko gogoa eta, aldi berean, ‘pereza’; protagonista sentitzeko gogoa eta, aldi berean, lotsa; informazio jakin bat hedatzeko gogoa eta, aldi berean, hitzontzi-konplexua; kritikatzeko gogoa eta, aldi berean, argudio-eskasiaren beldurra.

Ni gogoeta horietan nabilen bitartean, hauxe entzun diot aditu bati: «Geuregan onartu nahi ez dugun hura da, hain zuzen, besteengan usu  eta bortizkien gaitzetsi eta arbuiatzen duguna». Bestela esanda, inoren zerbait (jokabide bat, izaera fisikoa nahiz psikologikoa…) kritikatu eta errefusatzen dugun guztian, geure jokabide edo izaeraren aspekturen bat errefusatzen dihardugu. Besteari leporatzen dizkiogun akatsak geure akatsak dira, ohartzen ez bagara ere. Hori omen da proiektatzea. “Zozoak beleari ipurbeltz” edo horrelako zerbait.

Pentsatzen jarrita… askotan frogatu dugun kontua ematen du. Zenbat zeu baino itsusiagok ez dizu deitu, adibidez eskolan, “gafotas”, edo, garai bateko ote jotzeko bolanteak baino belarri handiagoak dituenak, “belarris”? Guergue Bretón izeneko batek, soldadu joan arte, segur aski, errepidea oso gutxitan zapaldutako tipo batek, eta Endoiako Joxe Lasak eskola ematen zionak, gutako askori “borono” deitzen zigun. Ikusi dut tomatea baino gorriagoko fraide bat ikasleari “karramarro egosia” deitzen.

Gaiarekin jarraiturik, zenbait gauzatan neure burua ikaragarri estutzen dut; esate baterako, autoa garbitu gabe baldin badaukat edo matxuraren bat egiten badiot, tripa jaten jartzen naiz, nagikeria eta arretarik eza jasan ezinik. Bana, kontuz, andreak autoaren garbitasunari buruzko edo matxuraren gaineko aipamenik egiten badit: «Auto horixe ez dago kuxidade ederrean!» edo antzekorik. Orduan ez naiz ni neure burua estutzen dudana, ondokoak “presionatzen” nau, eta harengan proiektatzen dut (horrela esaten dela uste dut) nire egonezina.

Bai Horixe, DV: 150716

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s