Konpartitzea miraria

150726, XVII. igandea, denbora arrunta, Jn 6,1-15

 «Esan jendeari lurrean esertzeko».

 *******************************************

KONPARTITZEAREN ZAPORE ONA

Sinoptikoetan, “ogiak biderkatzearen miraria” errukitik sortzen da; Joanengan, berriz, hari ezer kendu gabe, Jesusen auto-errebelazio moduan espresatua dator: Jesus da benetako elikagaia.

Hasieratik egiten du narratzaileak aipamen bat, Testamentu Zaharra ezagutzen dutenei oharkabean pasatuko ez zaiena: “Belar handia zegoen”. 23. Salmoaren aipamen zuzena da: “Zelai berdeetan eserarazten nau. Garagarrezko ogiek beste mirari bat ekarriko digute gogora: biderkatzearena hori ere, Eliseo profetari atxikia (2Re 4,42). Hemendik aurrera zenbakien sinbolismoen jokoa dator. Bosta, herri judutarraren erreferentzia da; zazpiak —bost + bi— osotasuna esan nahi du: dena denentzat. Hamabia unibertsaltasunaren sinboloa da (hamabi tribu). Horrekin guztiarekin, entregaz eta ugaritasunaz hitz egin nahi du kontakizunak. Dena konpartitzen denean iristen da denentzat eta sobratu egiten da, gainera.

Gabezia eta asebetea

Sarri askotan ematen du giza existentzia lasterketa dela, asebeteko gaituen zerbaiten bila. Lasterketa horretako elementuak ezagunak dira: beharra, antsietatea, hustasuna, satisfaziorik eza… Horrek esan nahi du  gabeziadun izakiak garela; horrela ikusten dugu geure burua. Gabezia hori izango da, beraz, bilaketa-prozesuari eragiten diona.

Gurea errealitate benetan paradoxikoa da, ordea, eta zuzen irakurtzea komeni zaigu, nahasmenean ez erortzeko edo bidean ez galtzeko. Berdin galduko gara gabeziara murrizten garenean edota gabezia ukatzen dugunean.

Ase-betetasuna, beti salbu, garela ikusarazten digu jakituriak, forma (nortasun) konkretu batean espresaturik, eta ezinbestekoa da zaintzea gure benetako identitatetik deskonektatu gabe.

Horrela bizi garenean, ez da antsietatea gure bizia gidatzen duena, zeren deskubrituko dugu bagarela bila gabiltzan hura guztia; eta definitzen gaituen Biziaren dinamismotik sortzen da ekintza egokia.

www.enriquemartinezlozano.com
rufioiraolagarmendiaren itzulpen-laburpen librea.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s