Autodeterminazio Eskubidea

Terminoetan zehaztasuna eta konkrezioa gustatzen zait. Nahiago dut ‘autodeterminazio eskubidea’, ‘erabakitzeko eskubidea’ baino.

Hori esan ondoren, tarterik utzi gabe, hauxe esan behar dut: “Ez dago eskubide naturalik, gizakiaren eraikuntzak dira guztiak, etxeak eta gainerako produktuak sortu eta egiten diren bezalaxe eraikiak”. Beraz, ez gaitezen gal alferrikako luzamenduetan, herri jakin batek autodeterminazio eskubidea baduenetz eztabaidatzen. Ez baldin badu, eraiki egin beharko da. Horretarako da politika. Batzuek “legea!, legea! eta legea!”, aldarrikatzen dute orain. Baina noizbait denak oroitzen dira “gizakia ez dela zapatuarentzat, baizik eta zapatua gizakiarentzat”.

Zertarako nahi dugu autodeterminazio eskubidea? Esan dezagun autodeterminazio eskubidea behar esentzialetan sartzen dela. Ez dago, adibidez, sartzerik behar fisiologikoen sailean (behar existentzialetan). Baina pertsona batek edo kolektibo batek, errealizaturik sentitzeko, izan dezake premia larria marko kultural eta erreferentzial jakin baten barruan finkatzeko. Aldi berean, ordea, demokratikoki jokatu nahi du. Ez du eskatzen “de facto” independentzia. Prest dago beste marko erreferentzial bat nahi dutenekin konfrontazio politikora, eta bakarrik politikora, iristeko. Autodeterminazio eskubidearen praktika da sokatira politikoa plaza demokratikoan.

Estatus berriak jendearengan errezelo eta kezka handiak sortzen ditu. Nahita ala nahi gabe, gaizki esplikatzen delako da. Estatus berriak ez du esan nahi etena eta banaketa. Hain zuzen, ezer ez dago beste ezerengandik berezita. Dena bat da, lurralde batek har dezakeen forma bat edo bestea gorabehera. Muga guztiak mentalak dira. Problema guztiak planetarioak dira, eta munduko herrialde guztien kooperazioa eta kolaborazioa behar dira soluzio egokiak eta globalak (ondo ulertuta) emateko. Errukia, Elkartasuna eta Enpatia (EEE) dira soluzio guztien oinarria. Hortik etorri behar du kalitatezko bakeak.

‘Ezinezko’ eta ‘ezinbesteko’ paradoxaren eremuan mugatu eta finkaturik dago autodeterminazio eskubidea. ‘Ezinezko’ da, gaur gaurkoz, indarrean dagoen legediak onartzen ez duelako, eta ‘ezinbesteko’, errebindikazio legitimo horri irtenbidea eman beharko zaiolako, lehentxeago edo geroxeago. Ni ez naiz Artur Mas eta bere aliatuak egiten ari direnaren aldekoa. Estatus zaharretik berrirako bideak, besteak beste, bi urrats garrantzizko ditu: legea errespetatu, eta legea aldatu. Aldatzeko ere errespetatu dago egin beharra. Horregatik, autodeterminazio eskubidearen alde dauden alderdiek posibilitate hori sartu behar dute beren programan. Horrez gain, beste mila eratako ekintzak eta ekimenak ideiatu eta asmatu beharko dituzte, eta asmatutakoak indartu, beti ere demokrazia- eta bake-bidetik.

Horrek presente honetatik bertatik ditu ondorio positiboak estatus zaharrean ere: a) autodeterminazio eskubidearen aldekoek boz gehiago lortuz gero, autogobernuan sakontzeko ahalmen gehiago, b) planteamendu berriak egiteko indar-erlazio hobea, c) egoera txarraren larrialdirik gabe jokatzeko modua, d) borroka instituzionala eta masa-borroka konbinatzeko parada ezin hobea, e) «Biolentziarik gabe, edozertaz mintza daiteke», esan zutela gogorarazteko ere egokiera bikaina, f) gupidarik gabe presentean bizi, praktikan beste denborarik ez dagoelako, autodeterminazio eskubidea lortzeko urratsak landuz eta horrela egonkortasuna lortuz eta, zergatik ez?, zoriontsu izanez, g) autodeterminazio eskubidearen aurrean eroso sentitu behar dute: 1) independentziaren aldekoek, 2) independentziaren aurkakoek, 3) tarteko beste edozein proposatzen dutenek (“Herria maiatzeko era asko dago”, Errobi).

Eta bien bitartean zer? Uste dut, esan dugun guztiarekin, gauzak argi daudela: daukagunari muzinik egin ez. Dikotomia ez dago estatutua eta autodeterminazioaren artean. Kontrario dialektikoak, izatekotan ere, estatutua eta autodeterminazioaren ondoren planteatzen den marko politikoa dira. Autodeterminazioa interface baten antzekoa da, bi posturen arteko lotura-elementua.

Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s