GARENAREN PROIEKZIO MENTALA

XVIII. igandea, denbora arrunta, 150802, Mk: 6,24-35

 «Ni naiz bizi-ogia. Niregana etortzen denak ez du izango goserik, eta nigan sinesten duena inoiz ez da izango egarri»

 ***************************************

Jesusen erruki-espresiotzat hartzen dute sinoptikoek “ogien ugaritzea”. Laugarren ebanjelioaren autoreak, aldiz, dimentsio hori ukatu gabe, aldatu egiten du ikusmoldea: harentzat, Jesus bera da “benetako bizi-ogia”, gizakiaren irrika eta desira asebetetzen dituena. Ondorioz, “Jainkoak bidali duenarengan fedea izateko” eskatzen du, eta baieztapen solemne honekin amaitzen: «Ni naiz bizi-ogia. Niregana etortzen denak ez du izango goserik, eta nigan sinesten duena inoiz ez da izango egarri»

Jakinekoa da kontzientzia mitikoak ‘kanpoan’ proiektatzen duela guztiok garena. Buruaren ezaugarria da dualtasuna, eta posizio horretatik banandu eta zatitu egiten du dena, errealitate erreala, analizatzen duen guztia objektibatzeraino.

Kontzientzia horrentzat ez gara buruak atzeman dezakeen formara murrizturiko izaki bananduak baino. Alabaina, sentitzen dugun asebetearen desira edo irrika ukatu ezin duenez, buruak (erlijiosoak) egin duena da, ‘kanpoan’ kokatu irrika edo desira hori, eta beste ente separatu bati atxiki edo egotzi; ente horri ‘Jainko’ esango dio.

Beti ere irakurketa horren barruan, Jesus azaltzen da ‘bidalia’ moduan —eta, aldi berean, Jainko moduan, dogmatika kristauaren arabera—, eta Jesusek dakarkigu desiratzen dugun asebetea (edo salbazioa), harengan sinesten dugun neurrian.

Gure egia sakonena konprenitu eta azaldu nahi duen interpretazio edo ‘mapa’  bat da irakurketa hori. Alabaina, zein mugatan finkatua zegoen ohartzen garenean, erraza da zer-nolako errakuntzara garamatzan jabetzea, hitzez hitz hartzen bada. Ikusmolde hura apur bat aldatuz gero, ordea, emaitza oso bestelakoa da.

Ez dago ezer beste ezertatik separatua.  Jesus, beraz, ez-separatua da gurekiko. Harengan ikusten dugun hura bera gara gu guztiok. Jesusek bere buruaz dioena da izaki orok aitor dezakeena bere egiarik sakonen moduan.

Asebetea gara, inoiz gose eta egarri izango ez den asebetea, nahiz eta daukagun ‘formara’  (NI-ra) murrizten garenean gabezia baino ez dugula ikusten iruditu. Hori ez da, noski, gure buruak hautematen duenera murrizten gaituen pertzepzio-errorea baino.

Bestalde, horrela deskubritzen dugu, aldi berean, ez dagoela ezer Errealitate Errealetik ‘kanpora’ edo ‘bananduta’. Hori ez zen ilusio mentala baizik, proiekzio-mekanismoak sortua eta, gero, sineste moduan formulatua. DENAk den oro besarkatzen du, eta orotan espresatzen da. Jesus bera ez da gu guztiok garena ikusten lagundu digun ‘forma’ bat besterik.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librtea.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s