“DENA BAT: BENETAKO JANARIA”

XIX. igandea, denbora arrunta, 150809, Jn: 6,41-51

«Ni naiz zerutik jaitsi den ogi bizia»

 ******************************

Laugarren ebanjelioan, juduen  (fariseuen) Jesusekiko gatazka, hain zuzen, ebanjelariak eskaini nahi duen funtsezko mezu horretan zentratzen da. Joanen arabera “zerutik datorren” mandataria da Jesus

Juduak —beti ere ebanjelio honen arabera— pretentsio horren kontra jartzen dira: gurasoak ezagunak dituen norbait ez daiteke “zerutik jaitsi”. Horren aurrean, idazleak, lehen komunitateentzat ebidentzia hutsa izango zen hau argudiatzen du: inork ez dezake sinetsi Jesusengan “Aitak ekartzen ez badu”.  Eta, aldiz, sinesten duenak “betiko bizira” iritsiko da, ez da inoiz hilko.

Jesus “zerutik datorren mandatari” moduan aurkeztea —baieztapen hori zentzu sinbolikoan hartzen ez bada behintzat— oinarri eta uste  okerren ondorioa da: egia finkatutzat  jotzen  du errealitate errealaren banaketa.  Horrek esplikatzen du, aldi berean, sineste hura, ezarian-ezarian, indarra galtzen joatea.

Zein izan liteke espresio honen esanahi metaforikoa: “Ni naiz zerutik jaitsi den ogi bizia”? Sinplea da: “zeru” hitzak azken errealitate errealaren Misterioa oroitarazten du, kontzientzia sortzaile eta amultsua, mistikoek aipatzen duten Huts originala, agerikoa ez den errealitatea; bestalde, Jesus, “Ni-naiz” dioenean, bere identitate sakona azaltzen ari da, guztikok konpartitzen dugun identitate hura eta, alde horretatik, ez da diferentea “zeruarekiko”. Bada, Errealitate hori da gosea erabat asetzen duen janari bakarra, eta horrekin bat garela aitortzean, deskubritzen duguna da bizi oso eta bestea garela, inoiz ez daitekeela hil.

Horrela planteaturik, dualismoa desagertu egiten da —desagertu egiten da errealitate erreala bi plano berezituetan ikusten duen dualismoa, non oinarritzen den “zerutik jatsi” behar zuen jainko urruaren ideia— eta, horregatik, heteronomia-zantzu oro ere bai. Dena bat da eta hori da benetako janaria.

                www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s