Euskararen oinazeak

Euskarak baditu beste min batzuk ere. Ez diegu erditze-minak deituko, hedatze-minak baizik

Euskararen oinaze guztiak ez dira erditze-minak, nahiz eta erditze luzea jasaten diharduen. Badira zenbaiten intolerantziak eragindakoak ere. Badakit gertaera partikular bat ez dagoela jeneralizatzerik, baina esan ohi da: “mostratarako botoi bat aski”. Abuztuaren 4ko kontua da. Whatsapp bat bidali nahi adiskide bati, eta uste horretan bidali nuen mezua. Baina telefono-zenbakia gaizki eduki nik, nonbait, eta nire whatsapp-ak beste bide bat hartu. Laburbildurik hauxe zioen: “Rufino naiz. Jaso dut ‘Hemen’ berria (…). Eskerrik asko. Horrez gain …”

Jaso zuenaren erantzuna itsusia da, oso itsusia: “Vete con tu p. m. vasco de m.”. Okerragatik barkazioa eskatu eta argibideren bat edo beste eman ondoren, hauxe gomendatu nion: “Cuídate de ese odio visceral, hermano”. Hurrengo whatsapp-ean esaten zidan lagunak kendu ziola telefonoa eta hark bidali zidala mezua, eta sentitzen zuela. Beste mezu batean, berriz, jakinarazten zidan, besteak beste, ez duela euskaldunenganako gorrotorik, eta lagun handiak dituela hemen. Nire partetik intzidentea ahazturik zegoela esan nion. Eskerrak eman zizkidan erantzun niolako. Ez dut komentariorik egingo, bere horretan utziko dut, zeuok kontsidera dezazuen.

Euskarak baditu beste min-klase batzuk ere. Horiei ez diegu erditze-minak deituko, hedatze-minak baizik. Aurrekoan, Institutuko irakasle batekin jardun nuen eztabaian. Esan zidan: «Gaur euskara jatorraren eta zuzenaren izenean txartzat ematen diren espresio asko (erdarakadak) onartu egin beharko dira, euskara hedatuko bada: bataila hori galdua dago». Adibideak jartzen hasita, hauek dira aipatu zizkidan batzuk: “faltan bota”, “ona izango zen (litzateke)”, “hor dago mendi bat oso polita dela”, eta abar. Komentarioak zuentzat.

“Euskararena fede kontua duk”, esan zidan beste batek. Niretzat, berriz, bizipen eta esperientzia kontua da; horrek ematen dit pozik handiena. Ikusten dut euskarak beti batu egiten gaituela. Euskal Herrian ez duzue aurkituko hain kohesio-emaile garrantzitsurik. Protagonista nagusia euskara denean, han erraz ahanzten dira diferentzia ideologikoak. Aurrekoan, Goierriko bertsolarien urteko bazkaria egin genuen. Ni neu, egia esan, anaiari laguntzearren joan nintzen, baina han igaro genituen orduak, norbaitek esan zuen eran, terapeutikoak izan ziren. Euskarak, horrelako giroan, ezberdinen batasuna lortzen du. Penduluaren goiko puntan batu gintuen, eta integraturik geratu ziren beheko problema polarrak.

Bai Horixe, DV: 150813

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Euskararen oinazeak

  1. Jon dijo:

    Erabateko argazki polita, Olei eta Txindoki….. Nere aitona zan bertakoa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s