LITERALTASUNAREN GAINETIK

150816, XX. Igandea, denbora arrunta, Jn 6,51-58

«Hau da zerutik jaitsi den ogia»

 *********************************

Laugarren ebanjelioko 6. Kapituluaren garapenean inflexio-puntu nabarmena ageri da: Jesusi buruz, elikatzen duen “ogi” (mezu) moduan hitz egitetik, “haragiari” buruz, eta, beraz, sakramentuaz hitz egitera pasatzen da. Jada ez dago harengan “sinesteko” gonbitik, baizik “jateko” gonbita, bizia eskura dezagun.

Zalantzarik gabe, aldaketa hori ondorengo idazleren baten lana da, Joanen komunitateei tonu ‘sakramentalistagoa’ ematearren. Horretarako, egoki iritzi zion mezu originala, non Jesusen hitza bizi-iturri moduan ageri zen, aldatzea, eta orain “janari” moduan aurkeztuko du, ogiaren sakramentu-ezaugarripean.

Glosatzaileak behin eta berriz nabarmentzen du “ogi-haragi” sinbologia, eta hortxe azalduko da geroko teologia gehientsuenaren oinarrian, pietate eukaristikoan bertan bezalaxe, nahiz eta, sinbolismo hori ahazturik, sarritan bizi izan zen forma materialista aski traketsean.

Ikuspegi ez-dualetik, eukaristiak sekulako sakontasuna eta egundoko edertasuna ditu, baina hori oharkabean igarotzen da, hitzen literaltasunari loturik, erritu huts moduan bizi ohi denean. Kasu honetan, sermoietan eta doktrinan aurkezteko modua ez zebilen urrun kanibalismoaren iruditik.

Literaltasuna gaindituz gero, koherentzia eta sakontasuna berehala eskuratuko ditugu: ogiak, eguneroko janaria gure kulturan, errealitate osoa ordezkatzen du. Jesusek esaten duenean: “Hau ni naiz”, ez-separazioaren egia espresatzen ari da, beste baieztapen haren baliokidea: “Aita eta biok bat gara”.

Denean aurkitzen da dena: hori da eukaristiaren esanahi sakona. Kristauontzat erreferentzia Jesus da; hura da “sarrerako atea”, denok konpartitzen dugun egiara iristeko. Baina, literaltasuna zein dualtasuna gainditurik, ez du zentzurik erreferentzia hori ‘absolutizatzeak’. Hori gertatu zen beranduko glosatzailearen hitz haiek literalki hartu zirenean, Jesusi egotzi zitzaizkion zuzen-zuzenean eta materialtasunik trauskilenean ulertu ziren.

Garbi dago, ikuspegi berri horretatik, azentua ez dela ipintzen “haragian”,, batasunean baizik: “Nire haragia jaten duena eta nire odola edaten, nigan bizi da eta ni harengan”. Batasun horrekin, elkarrengan bizitzearekin lotua dago mezu osoa: Jesus eta gu ez-bi gara.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s