Analfabeto funtzionala?

’Monokultiboa’ duk analfabetismo funtzionalaren lehenengo sintoma

Atzo gauean, ‘bekatu mortalean’ banengo bezala oheratu nintzen, analfabeto funtzionala ote nintzen galdezka, apaiz batekin hizketan jardun ostean. Eta ez genuen jardun morala eta antzeko kontuekin. Ez, ez. Batik bat, kulturaz mintzatu ginen, edo kultura faltaz. A ze panorama ipini zidan! Espainiako populazioaren portzentaje handia analfabeto funtzionala omen da. ‘Espainia’ esatean, hamazazpi komunitate autonomoak sartzen zituen; atzoko kasuan horrek ez dauka inorentzat garrantzi handirik.

“Laudato si” Frantziskoren entziklikatik hasi ginen. Arrunt pesimista agertu zitzaidan gizona. Ederra omen da. Neu ere iritzi berekoa naiz, nahiz eta munduan ibiltzeko, normala bestalde, “elizako argizari-usainak” pixka bat zorabiatzen duen. «Begira —ekin zion—, zenbat eliztar  iruditzen zait interesatuko direla entziklika horretaz? Tratatzen duen gaia ez duk, bada, aldrebesa: ingurumena eta pobreak. Posible duk, igandero elizara etortzen direnen artean ere, entzun ez duenen bat baino gehiago aurkitzea».

Hor hasi ziren argi gorriak pizten, nire burutazioak esnatzen. Galdera berez bezala, espontaneoki, irten zitzaidan: «Hiretzat, zer duk analfabeto funtzionala?». Eta hark: «’Monokultiboa’ duk analfabetismo funtzionalaren lehenengo sintoma. Monokultiboa deitzen zioat beti gauza beraren bueltan aritzen denari, eta hortik ateraz gero zeharo salduta geratzen denari, errutinan erabat eroria dagoenari».

Beste sintoma batzuk telebistarekin lotuak omen daude. Ez ‘telezaborrarekin’ bakarrik, beti programa berbera ikusi eta hortik ez ateratzea ere sintoma txarra omen da, edo ikusten dena kritikoki ez ikustea, sekula ere kultur programa edo debaterik ez ikustea; izugarria omen da, adibidez, Vargas Llosa oraingo afera horregatik bere idazlanengatik baino ezagunagoa izatea.

Prentsa eta liburuei ere eman zien errepasoa. «Gai morbosoek zeukaten arrakasta prentsan zein telebistan. Zenbat jende zagok, ordea, prentsako iritzi-artikuluak, gurutzegramaren antzera, lapitza eskuan duela irakurtzen dituena, edo artikulu horiek komentatzen dituena? Zenbat jende zagok sekula liburu bat irakurtzen ez duena? Presa arrosan begietako bista uzten duena? Zenbat zagok gertueneko historiaz ere interesatzen ez dena? Zenbat hitzalditara joaten gaituk urtean? Zenbat museo bisitatzen ditiagu, urrutira joan gabe, oso gertuan dauzkagunak ere?»

Iritziarekin funtzionatu ordez irudipenarekin funtzionatzea omen beste adierazle bat.

Bai Horixe, DV: 150820

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s