ZERGATIK BILA IBILI?

150823, XXI. Igandea, denbora arrunta, Jn 6,60-69

«Zuek ere alde egin nahi al duzue?»

 ********************************

NONDIK HASI BILA?

 “Diskurtso eukaristikoa” deitu ohi zaiona —glosatzaileren batzuen lana—  katekesi antzekoarekin amaitzen da; —Joanen komunitatearen barruan bertan, 1. mendearen azken aldera—, aldarrikatu berria zen irakurketa sakramentalista errefusatzen zutenei erantzun nahi die

Ebanjelio honen teologiako zenbait ezaugarri ikus daitezke erantzunean: Jesusen jatorri jainkotiarra, lehenengo kapituluetan azaldu zen antzeko espresioa errepikaturik (Jn 1,51; 3,13…); insistentzia hau: Jesusengan bakar-bakarrik sinets dezake “Aitak grazia hori ematen dionak”; jakituria hasieratik dago Jesusengan, horregatik azaltzen da gertaeren “jaun” moduan, eta ezagutzen ditu gizakiaren bihotzeko asmoak.

Erredaktoreak Pedroren  ezpainetan ipintzen duen baieztapenarekin —autoritate sinboloa— amaitzen da katekesia; eta Joanen komunitatearen fedearen aldarrikapen solemnea da, zeinek sinesten duen Jesusengan “Jainkoak kontsakraturiko Santu gisa”; beraz, “betiereko bizi-hitzen” jabe da.

Norengana jo? Nondik hasi bila? Lehenago edo geroago, gizaki oro hasiko da galdera horiek planteatzen. Hasieran, kasik saihestezina da erantzuna kanpoan ibiltzea erantzun bila: objektu eta doktrinetan, norbere lorpenen edo beste pertsona batzuenetan. Harik eta, agian, jasotako laguntzari eta nozituriko dezepzioei esker, barruan bila hasi arte, ez jarrera harro edo solipsistatik, baizik eta izaki ororengan  Misterioaren jakituria bizi delako intuiziotik.

Itxuren eta ematen dizkiogun izenen gainetik bila gabiltzana, beti, bizia da: “Zuk bizi-hitzak dituzu”, dio Pedrok. Bilaketa amaituko da bila gabiltzanarekin bat garela jabetu eta aitortzen dugun momentuan.

Bizia “zerbait” separatu moduan ikusten dugun bitartean, nahastuta ibiliko gara. Bizia garela jabetzean, dena argitzen da. Sineste batzuekin hazi ginen, eta horiek eraman gaituzte, beharbada, Jesusi hau esatera: “Zu bizia zara”. Eta hori hasiera izan zitekeen hasiera ona…, baldin eta azken helmuga moduan ikusten ez bada. Baieztapen hartatik abiaturik, munduaren izaera banatzailetik datorren engainua gainditu ostean, errekonozitu ahal izango dugu Jesus —eta beste edozein pertsona— ispilu moduan, non hantxe geure burua ikusten dugun.

Egia esanda, ikusten duguna beti bizi da, garena, zein manifestatzem den “disfraz”infinituen bidea, vaina beti Biz bat eta bera.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s