Euskara egokia

Barkatu, baina fosilak museoan daude ongien, hizkuntza osoa fosil bihurtu nahi ez badugu

Joseba Agirretxeak piztu du sua, Oarsoaldeko merkatal gune batean hau ikusirik: “Saiagelak”/”probadores”. Jende askok egin ditu errotulu horren kontrako komentarioak, baita beste batzuek aldekoak ere. Ramon Etxezarretak, hau dio: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, aldiz, honela [dator adibidea]: “dendan zortzi alkandora saiatu zituen, baina denak txiki zituen”.

Koldo Mitxelenaren jaiotzako ehungarren urteurrenaren biharamunean gertatu da eztabaida. Zer esango ote zuen, begira egon balitz, gure polemikari buruz? Badakigu zorrotza zela, eta, aldi berean, irekia. Begi-bistakoa da sekulako karisma eta prestigioa zituela. Euskara batua gauzatuko ote zen hura izan ez balitz, halakoxe autoritatea zuen!

Polemikara itzulirik, hauxe nioen nik, delako errotulua gogoan: Ondo al dago ‘fosilak’ kaxoitik ateratzea? Aitzol Azurtzaren erantzuna: ‘fosilak’ kaxoitik ateratzea ongi dago. Ez ongi bakarrik, beharrezkoa ere bada. Gainera, ‘frantseseuskara’ eta ‘euskañola’ aipatu ditu. Nire txanda ondoren:

Barkatu, baina fosilak museoan daude ongien, hizkuntza osoa fosil bihurtu nahi ez badugu. ‘Frantseuskara’ eta ‘euskañolaren’ problema ez dago, nagusiki, lexikoan, baizik eta joskeran eta espresioetan: “faltan bota” eta beste askotan. Pozik jakingo nuke nola esan  ‘te has pasado cinco pueblos’; beste batzuetan, ondo dorpeak gara: adibidez, ‘una mierda’ esateko, hor dugu ‘kaka zaharra’, baina ez dugu erabiltzen; ‘hecho polvo’ esateko, ‘porru eginda nago’ edo ‘jota nago’…, baina horiek ere ez ditugu erabiltzen. Nik ‘bien común’ adierazteko, ‘guztion ona’ esaten dut. Ondo?

Gero, problemas, cuestiones, vicisitudes…, denak ‘arazo’ bihurtzen ditugu. ‘Arazo’rekin aspertzean, ‘afera’ra jotzen dugu. ‘Asumitu’ ez erabiltzearren, hiztegian ez datorrelako, dena ‘onartu’rekin konpontzen da. ‘Iindiferentzia’ ez esatearren, dena da ‘axolagabekeria’ edo ‘arduragabekeria’ da, Ah, eta dena ‘saiatu’ da; entzun dudan handiena “bere burua hiltzen saitu”; zergatik ez erabili herriak txitea-pitean darabilen ‘intentatu; hori “euskañola” da, nonbait. ‘Konpondu’ beste komodin bat: arreglar, solucionar, solventar… dena “konpondu”. Eta zer diozue ‘aukera’ri buruz? Posibilidad, probalidad, opción, oportunidad… dena ‘aukera!’ Adibidez, Athletic-ek “aukera” handia omen zeukan kanporaketa galtzeko, nahiz eta hemen lau eta huts irabazi. Ez al zen probalitate handia izango?

Hau ez da kritika hutsa, autokritikatik ere badu berea.

Bai Horixe, DV: 150827

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s