ERLIJIOTIK ESPIRITUALITATERA

150830, XXII. Igandea, denbora arrunta, Mk 7,1-8.14-15.21-23

«Herri honek ezpainez goresten nau, baina bihotza urrundu du nigandik»

 ***********************************************

Jainkoaren irudia, arau erlijiosoen izaera absolutua ala ez eta antzeko arazoetan zentratu zen fariseuek Jesusekin izan zuten gatazka, eta purutasun-arauetaraino jaitsi zen.

Modu eskematikoan, kontrajarrera hauetan laburbil daitezke: dohaintasuna merituaren aurrean; pertsonaren balioa legearen gainetik; barnetasuna zaindu tradizioen abslutizazioaren aurrean.

Gaur irakurtzen ari garen idazkian, Jesusek Isaias profetaren testu bat gogoratzen digu, absolutismo erlijiosoa zeharo biluzik uzten duena: “Irakasten duen doktrina giza aginduak dira”.

Erlijioek ez dute aitortu nahi izan oso garbi dagoen gauza bat: erlijio guztiak gizakiaren eraikuntzak dira. Pertsonaia karismatikoren baten irakaspenari esker jaioak, zeinek duen ohikoa baino harago ikusteko dohaina; ez da besterik, intuizio mistiko haiek plasmatzeko intentzioa baizik. Era zabalagoan esanda: erlijio oro giza eraikuntza da, eta horren bidez, barnean daramagun irrika espirituala bideratu nahi dugu, gizakiaren dimentsio funtsezkoetako bat baita eta, beraz, uko eginezina. Gizakiak bera baino misterio handiagoa bizi du bere baitan. Dimentsio sakon hori atzemateko gaitasun horri “adimen espirituala” deitzen zaio.

Problema sortzen da giza eraikuntza hura —edozein erlijio— absolutizatzen denean, egiarekin identifikatzeraino, Misterioarekiko bitartekari esklusibo eta “salbamena” deitzen diogun horretara iristeko derrigorrezko sarrerako ate moduan agertzen denean. Hori gertatzen denean, Jesusen beraren hitzekin esateko, erlijio-arduradunak “ez dira sartzen bizira” eta besteei ez diete uzten sartzen (Mt 23,13).

Erlijio absolutizatua digeritzeko zail bihurtzen da eta errefusa eragiten du zuzenean pertsona libre, argi eta irekiengan; eta inposizioaren, autoritarismoaren eta edozein pretentsio esklusibistaren aurka altxatzen dira. Eta pertsonak, espiritu kritikoan hazi ahala, erraz deskubritzen du, solemnitate-fatxadaz apaindu arren, gizakiaren ahulezia ezkutatzen dela azpian, sarri askotan beraiek kondenatzen dutena.

Doktrina oro gizatiarra da, dio Jesusek, Isasiasen zita hartuta. Ni ez naiteke bestelakoa izan. “Jaunak esana” moduan aldarrikatzen dena ere —nahiz eta espresio hori interpretatzeko modu “egoki” asko egon— ez dira baldintzatu zituen testuinguru eta soziokulturalean landutako giza kontzeptuak baino.

Lehentasuna ez dagokie, beraz, doktrinei, bihotzari baizik. Sarritan, oso gauza deigarria gertatu ohi da: zenbat eta gehiago aipatu doktrinak, orduan eta hotzago bihotza. Badirudi hori dela Jesusen arbuioa fariseuen kontra, hots, erlijioa absolutizatzea gaitzesten du: “ezpainez goresten da Jainkoa” (errezoak), baina bihotza itzalia dago.

 “Bihotza Jainkoaren ondoan edukitzeko gonbita” honela itzul liteke: gure benetako identitatea zein den gogoan dela bizi, garen harekin benetako konexioan —hori da espezifikoki dimentsio espirituala—; horrek bizipen irekia eta inklusibora eramango gatu, apal eta tolerantera, atsegin eta errukitsura… aitortzen garen Batasun erradikalean erroturik.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s