BIZIA ATEAK IREKITZEA DA

XXIII. igandea, denbora arrunta, 150906, Mk: 7,31-37

 «Effetá (ireki zaitez). // Dena ondo egin du».

 *************************************

Gure jakin-mina frustraturik geratzen da, jakin nahi baldin badugu ebanjelioak aipatzen digun Jesusen ahal sendatzaile horrekin zer gertatu zen egoera bakoitzean.

Baina ez dauka garrantzi handirik. Noski, zerbait objektiboa gertatu beharko zuen, jendeak “dena ondo egin du” esateko. Datu historikoaren gainetik, ordea, axola zaiguna da irakurketa sinbolikoa (sakona), atenporala eta, horrexegatik, gaur ere gure bihotza “ukitzeko” gai dena.

Hitz klabea “Effetá” da, ireki zaitez, Jesusen beraren hizkuntzan, arameraz, emana. Zertara edo zertan behar dut ireki?

Gor-mutuak belarriak eta mingaina behar zituen ireki; guk guztiok ere dugu premia gure dimentsioren bat irekitzekoa edo, agian, lo edo blokeaturik dugun gaitasunen bat.

Litekeena da, noski, irekitzea progresiboa izatea: zerbait ireki ahala, hurrena eman beharreko pausoa azalduko zaigu. Irekitze bakoitzak “ate” berriaren aurrean ipintzen gaitu, ireki dezagun eske. Horrelakoa dela dirudi gure barrenak. Eta bidean, gero eta espazio berezi eta sakonagoetan barneratzen gara, Espaziositate mugagabean aurkitu arte. Baina, normalean, espaziositate orginal horretara iristeko ezinbestekoa izango aurreko bide osoa.

Zein ate ireki behar dira? Gaitasun lokartuak (maitasuna, samurtasuna, alaitasun, eskuzabaltasun, solidaritate, libertatea…), armadura herdoildu bihurtu diren defentsa babesleak (beldurrak, ganora falta, irudi idelizatua…), euskarritzat ditugun maniak, konfortaren kaiolan itxita gauzkaten ohitura eta errutinak…

Ziurtzat jo litekeena da barne espazioetarako irekidura beste izakienganako eta errealitate osorako irekidurarekin batera doala. Badirudi hori dela bat garela deskubritzen laguntzen digun bidea.

Leonardo da Vinci handiak “gorputz argiztatuaren argiak argiztatzen duen gorputzaren kolorea hartzen du”. Ispilu-jokoa balitz bezala, denok denean islatzen gara, dena bat baita eta argi bakarra baitago, alde guztietan islatzen dena.

Horixe da mistikoek ikusi dutena Ramakrishna-k (1836-1886) kontatzen zuen gatzezko panpina batek itsasoaren sakonera neurtu nahi izan zuela. Hankak uretan ipini zituenean, itsasoarekin bat egiten hasi zen. Zenbat eta gehiago ibili, orduan eta gehiago liluratzen zuen ozeanoak; urak har zezan utzi eta bere partikula guztiak disolbatu egin ziren itsasoan. Ozeanotik etorria zen eta jatorrizko bere iturrira itzuli zen. “Diferentziatua” berriro batu egin zen “ez-diferentziatuarekin”. Al–Hallaj-ek (857-922) ohi egiten zuen: “Zure eta nire artean tormentuz josten nauen «ni naiz» bat dago. Alden bedi gugandik nire «ni naiz» hori!”. Eta Teresa Jesusenak (1515-1582), Barne Gazteluaren zazpigarren egoitzan, arima Jainkoarekin batzen zela esperimentatu zuen “errekasto txiki bat itsasoan sartuko balitz bezala, eta ez da izango bereizterik berriro; edo gela batean egundoko argia sartzen den bi leiho baleude bezala: nahiz eta zatiturik sartu, argi bakar bilakatzen da”.

Mistiko jakintsuek, gizon eta emakumezkoek, ateak bata bestearen atzerik irekitzean, sinpleenetik konplexuenera, Espaziositate konpartitu hura esperimentatu zuten, zeinen atzetik dabilen zizpuruka gure Irrika, eta horra garamatzate ate guzti-guztiek.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolaregarmendiaren itzulpen librea.
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s