BIZI DUENA IRAKATSI

XXIV Igandea, 150913, Denbora Arrunta, Mk 8,27-35

 «Ni nor naizela esaten du jendeak?»

******************************************

Jesusen bizia egoki sintetiza daiteke hitz honetan: entrega [bere burua eskaintzea]. Hasi Jainkoari buruzko mezuarekin eta egunero praktikaraino, hor laburbiltzen da dena: gizon entregatua —desegozentratua—, desjabetze garbiena ardatz harturik eta errukirik dohainekoan bizi dena. 

Bere buruaz desjabetua, egoarengandik des-identifikatua, Jainkoa aitortzen du identitaterik sakonena bezala (“Aita eta biok bat gara”) eta horrela aurkezten du: Grazia eta Erruki moduan. Hortik aurrera, beti salbu sentitzen da (“Ni naiz bizia”) eta bere burua ubide gisa bizi du besteen alde (“Bizia izan dezaten etorri naiz, eta asebetetasunean izan ere!”).

Beraz, bere bizipen propioa da eskaintzen duena, irakaspen moduan dizipuluentzat, Pedrori jakinarazi ostean zeinen erratua dagoen bere pertzepzioari dagokionez.

Egoa salbatzea bizia galtzea da. Bizia entrega, dohaintasuna eta asebetea da. Bizian finkatzen dena ondo dago, bere benetako identitatea moduan onartzen baitu, eta daiteke kanpora “bulkatu” baino, hau da, besteenganako entregan bizi. Hots, “bizia salbatu”.

Aitzitik, egora murrizten garen bakoitzean, blokeatu egiten dugu biziaren isuria, ez dugu egiten iragangaitzaren gainazalean biziraun baino.

Gure existentzian zehar, biziak maisu edo maistra izaten jarraituko du. Behin eta berriz egoera berriak ditugu aurrean —egokierak—, irakaspenik garrantzitsuena ikasten jarraitzeko, gure irrikari egokien erantzuten dion hura: sakon sakonean nor garen. Ahalik eta laburren esatearren: biziak ez dauka beste interesik, baizik eta gure benetako identitate moduan onartzea.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s