Haurtxo txikia…

Itsasoaren errua ez da, ordea; hura beti da otzana; pertsona gaiztotu zaigu 

 Hain zaude postura naturalean, hila zaudenik ere duzu ematen. Baina bai, amaitu da zure mundualdia. Edo lotan geratu zara, gu esna gaitezen. Hiru urte omen dituzu. Hiru. Itsasoari begira ikusten zaitut, itsasoan barrena etxera itzuli nahiko bazenu bezala. Gorri eta urdin zaude jantzia, zapatilen azpi berdea munduari erakusten diozula. Hauspez zaude, hondarra amaren magal duzula, eskuak atzeraka eta esku-ahurrak zerura begira.

Heriotzaren leize-zulotik irten nahi eta Europa kristau eta zibilizatu honetan jo heriotzak bortizki. Bai, zure bihotz txikia geldirik dago, eta gurea ere halaxe gelditu da momentu batez. Ikusi zaitut poliziaren besoetan ere. Sinesten dut, hala komeni zait eta, polizia horrek ere sentitu duela zure heriotza. Hori sinetsiko ez banu, ez litzaidake geratuko zirrikitu txikienik ere dudan esperantza apurrarentzat.

Dena dela, ez dut zalantzarik egiten krokodiloak malko ugari isuriko duela, deklarazio handiak izango direla Europako politikoen aldetik, izango dela deitorapenik eta ez dela faltako asmo onen aldarrikapenik, nahiz eta beste kontu bat izango den asmo on horiek praktikan plasmatzeko medioak ipintzea. Ez nituzke gauzak nahastu nahi, baina batzuetan ez dut asko ulertzen haurrak mundura ekartzeko batzuen grina, gero etortzen direnei eskaintzeko patera zikin bat, herio-haizeak edozein momentutan jo eta bota dezakeen patera zikin bat besterik ez badugu. Eta platera zintzeko, berriz, deus ez.

Jaio izana beste errurik gabeko haurtxo laztana, plaia ertzean ikusi zaitut beti-betiko eroria. Itsasoaren errua ez da, ordea; hura beti da otzana; pertsona gaiztotu zaigu, eta ezin zentzatu! Zuri begira aurkitzen nauzu, begirik kendu ezinik, gogoetari emana: zer egin ote dezaket?, zer exijitu? Eta badakit heriotza hori alferrik izango ez dena. Beraz… hauxe: bizi badira, kontsola bitez zure aita eta ama!

Haurtxo txikia, isilik zaude, ez duzu egiten negarrik. Zure begietan ez dago malkorik, denak itsasoak xurgaturik. Baina itsasoak ez du errurik, hura beti da otzana; gizakia gaiztotu zaigu eta ezin zentzatu! Zure biriketan ez dago airerik, itsasoaren gaindi joan dira ihesi. Baina guretzat ez zara sekula hilko. Ozeanotik gatoz eta ozeanora goaz, tenporalki olatu moduan espresatu ostean. Ozeanoa bezalaxe bizia bakarra da, eta ez da sekula amaitzen. Errealitate errealaren azken hondoa da Jainkoa, Logosa, Taoa… eta gure hondoa ez da Berarenagandik diferentea.

Bai Horixe, DV: 150910

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s