Proselitismoaren usaina

Inoiz inori kontatu ez diodan gertaera dut gogoan. Protagonistetako bat hila da; bestea, zorionez, jubilatua eta zorioneko. Lehenengoa sindikatu bateko kide eta buruzagi zen. Langile berri bat hartzeko proposamena egin zuen defuntuaren fabrikako zuzendaritzak. Eta sindikatuak kontrolatu zituen etsaminak. Bion ezagun batek lortu zuen postua (orain jubilatu eta zorioneko den horrek). Sindikatuaren ordezkariak eskari hau egin zidan: ea esango al nion langile berriari haren sindikatuan afiliatzeko. Ezetz esan zidan, ez zela inon sindikatuko.

Geroztik eskerrak ematen dizkiot gertaera hari. Sekulako argia izan zen niretzat, nahiz eta ez zitzaidan berehala joan proselitismoaren usain txarra barrendik. Baina gogoetara bultzatu ninduen. Ondorioa, aldi berean, sinplea eta unibertsala da: obligazioak ondo betetzearren ez zaio inori ezer eskatu behar; ez faborerik eta ez inolako “ordainik”. Bestela edozer izan daiteke: txantajea, prebarikazioa, ustelkeria, azpijana…

Proselitismoa oso itsusia da gauzarik sakratuenaren izenean egiten bada ere. Misiolaritza datorkit orain gogora. Hirugarren Munduko egoerak larrituta joan ziren asko eta asko misioetara. Baina, laguntzeko asmoarekin batera, haiek kristautasunera konbertitzeko gogoa ez zen txikiagoa. Behekoenganako maitasuna eta errukia gauza onak dira, beren baitan daude justifikatuak, beren baitan dira xede, eta ez “ebanjelizatzeko” bitarteko moduan.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s