Landa eta Aru…

Nik, Begoña Amestoyk Lizarragari buruz bezala, urtean behin eskribitzen dut ziklismoaz. Batzuetan, Euskal Herriko Itzulia izaten da; Besteetan, Italiako Giroa; gehienetan, Frantziako Tourra; gaur, Espainiako Vuelta. Fabio Aru, irabazlea, podiumera igo den momentu berean hasi naiz eskribitzen; erlojuak 8:45 markatzen du. Manuela Carmena oraintxe erretiratu da sari-banaketan parte hartuta. Eguzkia itzaltzera doa Madrilen, eta podiumetik libre diren ziklistak etxera bidean.

Gaurko etapak izan du konpentsaziorik: atzo mailota galdu zuenaren ekipokoak irabazi du. Horrelakoek beti laguntzen dute zauriak goxatzen. Degenkolb-ek mesede handia egin die Dumoulin-i eta ekipo osoari. Irabaztea da arantzak ateratzeko orratzik onena. Baina nork bere arantza ateratzeko, askotan, beste inori sartu behar izaten zaio, gaur Valverdek, mailot berdea kentzean, Puritori sartu dion bezala.

Nik badut bertute bat edo akats bat, segun nondik begiratzen zaion. Ez zait gehiegi inporta izaten nork irabazten duen, baldin eta merituak eginda lortu badu, lortu duena. “El Tour habla en español” eta horrelako esaldi txaubinista kutsukoak ez zaizkit batere gustatzen. Ezta Frantziako telebistak sarritan egiten duena ere: hango ziklistak erruz enfokatu, neutraltasunaren legeak hori onartzen duen ala ez batere erreparatu gabe.

Vueltara itzulita, hauxe da lehenik planteatu nahi nukeen a: Dumoulin-ek zergatik ez du irabazi, azken aurreko etapara mailotarekin iritsita? Ekiporik ez zeukalako, eta azkeneko mendian zer gerta zekiokeen ondo neurtu ez zuelako. Baina horrelako egoeren aurrean izaten dira estrategia batzuk: beste ekiporen batekin aliantza osatu, eta abar. Aditu zenbaiten ustez, saiatu izan balira erraz aurkituko zuten.

Astanan, berriz, orain dena arrosa kolorea da, Aruk, azkenik, irabaztea lortu duelako. Eta zeharo ahazturik egongo da Mikel Landak Andorran, ihes eginda zihoala, izan zuen portaera. Nik, Martinelli izatera, Landa kate motzagoan lotuko nuen, eta zorrotzago epaituko haren jokabidea. Kanpotik ikusita, behintzat, onartezina da zuzendariari ez obeditzea. Planteaturiko estrategia gaizki ateratzen bada, zuzendaria da arduraduna, baina oso larria da, adibidez, zuzendariari ez entzutearren, pinganiloa kentzea. Portaera itsusia iruditzen zait Landarena. Garbi dago Aruk, Andorran, Landaren laguntzarekin, segundo dezente irabaz zitzakeela. Eta horiengatik Vuelta galdu izan balute, Landa erruki! 

Bai Horixe, DV: 150917

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s