Zein dira gure interesak?

XXV. igandea, denbora arrunta, 190925, Mk 9,3-37

«Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzari»

*******************************************

Jesusen eta dizipuluen jokabideen arteko kontrastea azpimarratzen du Markosek:  “entrega” eta eskaintzan oinarritua batena; anbizioa ezaugarri duena besteena.

Diametralki kontra dauden jarrera horiek dira, hain zuzen, hau esplikatzen dutenak: «Ez zuten ezer ulertzen eta beldurra ematen zien».

Gauzak ez ditugu ikusten diren bezala; gu garen bezala ikusten ditugu gauzak. Jakinekoa da gure “interesek” esplikatzen dituztela bai gauzak beste modu batean ikusteko ez-gaitasuna eta paralizatzen gaituzten beldurrak.

Egoarekin identifikatzetik datozen interesak dira: egoa garela pentsatzean, ez gaitezke egoarentzat baino bizi. Tradizio sapientzialek ezjakintasuna deitu izan diote horri; horrek esplikatzen ditu min ematen diguten edo besteei emanarazten diegun portaerak. Oinarrizko ezjakintasunaren ondorioa da hori guztia, eta errealitatea  nolakoa den “ikustea” edo ulertzea oztopatzen digu, eta beldurraren amildegian gauzka.

Egoaren “interesek” zeharo baldintzatuko dute gure existentzia, harekin identifikaturik jarraitzen dugun bitartean. Defentsa-mekanismoak dira egoaren interesak, eta egoak nahi duena da horien bidez sendo finkatzea, ezinbestekotzat jotzen duen segurtasuna eskuratzeko; baina, paradoxikoki, sekula ez dago egoaren eskuetan segurtasuna.

Behin buruak hautematen eta sentitzen duena etiketatzen duenean “faboreko” edo “desatsegin” moduan, dinamika bat sortzen pertsonarengan, “atxikimenaren eta ezinikusiaren legean” oinarritua. Zerbaiti hertsiki lotzean nahiz errefusatzean, egoak ez du besterik egiten, baizik eta bere “interesak” erdiesten saiatu. Nire sinesteak edozein direla ere, egoarekiko identifikazioak irauten duen bitartean —identitatea egoa delako usteak—, nire interesak ez dira izango egozentratuak baino, etengabe egoaren jiran bueltaka.

Areago oraindik, identifikazioak jarraitzen duen bitartean, pertsona ez da ohartuko hasierako errorean dagoela frustrazioa: norbere identitatea egoarekin nahastu izana, harentzat biziz.

Ezjakintasun erradikalak, irteerarik gabeko setioan eusten dio: ezin dio utzi egoarentzat bizitzeari, baina pauso bakoitzean ohartzen da intentuaren  alferrikakotasunaz edo hutsaltasunaz, heldulekutzat hartzen duenaren iraunkortasunik ezaz ohartzean; hortik dezepziora urrats txikia dago; eta has daiteke deitoratzen, Kohelet Eclesiastes-aren liburuan hasten den bezala:  “Banitatearen banitate, banitate hutsa, dena banitate. Zertarako du gizakiak lur honetan, eguzkipean, leher egitea?  Sortzen da eguzkia eta sartzen da eguzkia, eta bere tokira itzultzen lehiatzen da, handik berriro sortzeko. Inork ezin esan zeienen neketsuak diren gauzak; ez da begia ikusteaz inoiz asetzen, ezta belarria ere entzuteaz. Gertatu zena gertatuko da berriro. Lehen egina egingo da gero ere; eta deus berririk ez eguzkiaren azpian” (Ecl 1,2-9)              

Nola nahi ere, ongi etorriak frustrazioa, dezepzioa edo krisia, baldin eta “esnatzen eta oinarriko ezjakintasunetik irteten laguntzen badigute; ezjakintasun horrek nahasten du gure pertzepzio osoa eta elikatzen ditu gure beldurrak.

Nor garen konprenitzeak, konprenitze berriak, bakarrik aterako gaitu egoeren “interesen” esklabotasunetik.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s