LEGEAREN AURREAN

Oharra: kafkiarretan kafkiarrena. Ipuin honek oilo-ipurdirik ateratzen ez dionak, orratza sartu eta nekez emango du odolik.

Legearen aurrean zaintzaile bat dago. Nekazari bat hurbiltzen zaio, eta sartzen uzteko eskatzen dio. Baina zaintzaileak erantzuten dio oraingoz ez daukala pasatzen uzterik. Gizonak, asko pentsatu ondoren, galdetzen dio ea geroago utziko dion.

—Litekeena da —erantzuten dio zaintzaileak—, baina orain ez.

Legerako atea, ohi bezala, irekia dago. Zaintzailea alboratzen denean, nekazaria makurtu eta barrua ikusmiratzen hasten da. Zaintzaileak ikusi egiten du, eta, barre eginez, diotso:

—Horrenbesteko gogoa baduzu, nire debekua gorabehera, saia zaitezke sartzen. Baina oroi zaitez ahaltsua naizela. Eta hori zaintzaileetan azkenekoa baino ez naizelarik! Saloi bat eta hurrengoaren artean zaintzaile bana dago, zein baino zein ahaltsuago. Hirugarren zaintzailea, behintzat, guztiz beldurgarria; hain beldurgarria, ezin jasan dut bere begirada!

Nekazariak ez zuen imajinatzen hainbeste zailtasun egon zitekeenik; baina zaintzailearen itxura beldurgarria ikusirik, zamarra eta guzti, haren arrano-sudur handiak, tartariar bizar luzeak,  bakan eta beltzak aise konbentzitu dute hobe dela itxarotea. Zaintzaileak aulkia ematen dio, eta albo batean eser dadin uzten. Han dago egunak joan eta egunak etorri, urteak joan eta urteak etorri, Behin eta berriz ahalegintzen da sartzen, eta etengabe erregutzen dio zaintzaileari. Zaintzailea sarritan aritzen da hizketan, labur bada ere; galdera asko egiten dizkio bere herriari buruz eta beste gauza askoren gainean; baina garrantzirik gabeko galderak dira, jaun handienak bezalakoak, eta azkenean, beti, gauza bera esaten dio, oraindik ez diezaiokeela sartzen utzi. Nekazariak, bidaiarako berekin hainbat gauza eraman duelarik, den-dena eskaintzen dio zaintzaileari, baita gauzarik baliosenak ere, hura erosi nahian. Zaintzaileak, noski, opariak onartzen dizkio, eta esaten dio:

—Ez zarela saiatu pentsa ez dezazun onartzen dizkizut—.

Urte luze horien buruan, ia-ia begirik ez dio kendu zaintzaileari: beste guztien ahaztu, eta iruditzen zaio hau dela legearengandik bereizten duen oztopo bakarra. Bere zorte txarra madarikatzen du, lehenengo urteetan disimulurik gabe eta ozenki; geroago, zahartu ahala, ahapekako murmurioz. Ume-itxura hartu du nekazariak, eta zaintzaileari begira igarotako urte luzeetan, larruzko txamarraren lepoko arkakusoak ezagutzeraino iritsi denez, arkakusoei ere erreguka ari da, lagun diezaioten eta zaintzailea konbentzi dezaten. Azkenik, bista baxatzen hasten zaio; jada ez daki argi gutxiago dagoen ala begiek engainatzen duten. Baina ilunaren erdian distira handi bat nabaritzen du, legearen atetik datorren distira itzalezina. Jada denbora gutxiko bizia geratzen zaio. Hil aurrean, oraindik egin ez duen galdera baten inguruan biltzen zaizkio, buruan, urte luze horietako esperientzia guztiak. Keinu egiten dio zaintzaileari, gertura dakion, heriotzak hurbiltasuna dela medio gorputza gogortzen ari baitzaio. Zaintzaileak asko makurtu behar du nekazariarekin hitz egin ahal izateko; izan ere, estatura aldetik, bien arteko aldea areagotu egin da.

—Orain zer nahi duzu? —galdetzen dio zaintzaileak—. Aseezina zara gero!

—Dena ahalegintzen dira legera iristen —esaten du gizonak; beraz, nola daiteke, hainbeste urteren buruan, sartzen ni bakarrik saiatu izana?

Zaintzailea ohartu da azkenetan dagoela, eta, bere hitzak nekazariak entzuten dituela ziur egoteko, belarrira hitz egiten dio, ahots zaratatsuaz:

—Ez zitekeen inor ahalegindu hemen sartzen, zeren eta ate hau zuretzat bakarrik zen. Orain itxi egin behar dut.

(Franz Kafka, 1914)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s