Atzotik udazkenean

Atzo sartu ginen udazkenean eta gogoetatxo bat eragin dit. Gizakiok, “ez dakit zergatik”, ezinbestekoa dugu egutegia, eta egutegian egun batzuk gorriz, berdez, beltzez… azpimarratzea. Horretaz ohartzean, beti Lazkao Txikiren bertsoa etortzen zait gogora:

Birigarroa arbolan eta
xoxoa sasi onduan…

gaur goizean’e eginahalean
hor ari ziren kantuan.
Kukua, berriz, zuhatzik zuhaitz
«kuku» hemen ta «kuku» han;
kalendario gabe badaki
noiz etorri ta noiz juan.

Joxe Mielek igande batean Lazkaomendin botatako bertsoa da. Mila aldiz kantatu izan du geroztik. eta ez naiz aspertzen. Bi gauza gogorarazten dizkit: igandea izan, astelehena izan, kukuak eta gainerako hegaztiek eta animaliek  ez diote uzten beren eginkizunak betetzeari, ez dute  programa aldatzen; eta, dela udaberrian, dela udazkenean, erloju biologikoarekin funtzionatzen dute. Bestetik, ez daukate, guk bezala, egunak beltzez, gorriz eta berdez pintatu beharrik, ospakizunak gogoratzeko; egunero da jai eta egunero aste kukuarentzat, eta ez da zer egun den begira egongo txantxangorriaren habian arrautza ipintzeko.

Gurea, berriz, bai izaera bitxia! Dena daukagu seinalatu beharra: jaiak eta oporrak, urtebetetzeak eta despedidak, urte-hasiera eta amaierak. Batzuetan, ondo edo formal jantzita; hurrengoan, txandalarekin. Batzuetan, otordu bereziak, batez ere urte egun seinalatuetan. Familian elkartzeko egunak programatuak, arbolak eta jaiotzak apaindu, eta denboraldia igarotakoan ahaztu. Umorea erakusteko eta sentimendu onak azaltzeko ere gidoia egina. Txoriek ez daukate elizara joan beharrik kantuz Bizia eskertu eta Jauna gorestera, dauden tokitik egiten dute goizero, igandearen zain egon gabe; lurbira osoa dute tenplu.

Gainerako abereek ulertzen ote dituzte gure gorabehera eta joerak, gure abusuak? “Nola kattagorriak, txingurriak halan, negua goxatzeko dabiltza lan ta lan”, kantatzen du Ekaitz Goikoetxea bertsolariak. Baina ez dute behar dutena besterik bilduko. Badakite hurrengo urtean ere helduko direla intxaurrak, urrak, eta gainerako fruituak. Guri, berriz, ahal izanez gero, lau urteko su-egurra pilatzea gustatzen zaigu, nahiz eta pipiak eta sitsak jotzeko arriskua izan.

Bai Horixe, DV: 150924

Esta entrada fue publicada en General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Atzotik udazkenean

  1. Earra sermoia, Rufino! Benetan egia berdaderoak bota eta gogorazi dizkiguk: bi bertsolari abilen esaldiak ekarriz gainera. Gustuz idatzia eta tamaina handiko gustuz irakurtzekoa, hauxe!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s